2016/03/04

INDARKERIA MATXISTA HAUSNARTZEN


Indarkeria matxista espresioaren erabilera jatorri matxista eta gizonak direla honen eragileak adierazteko erabiltzen da.
Maitena Monroy-k Pikara Magazineren glosarioan ematen duen azalpenari jarraitu indarkeria matxista “menderatzaileak, kasu honetan, gizaki-arrak, bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria da. Begirada horren bidez desiragarria dena eraiki da, portaerei dagokienez, eta, beraz, definizio horrekin bat ez datozen portaeren desegokitasuna ere bai. Arriskuan daude emakumeak, baita ‘andreak menderatzen dituen gizon’ izateko arautik ateratzen diren gizon guztiak ere”. Hortaz, emakumeen “ezaugarriak” (genero estereotipoari lotutakoak) erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.

Indarkeria matxistaren desikasketarako  funtsezkoak eta lagungarri diren hiru lan-ildo:

  • Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza. Maitasun erromatikoaren eredua gainditzeko maitasuna zer den birplanteatu eta birkokatu behar dugu.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea. June Fernándezek honela azaltzen du mikromatxismoak zer diren: “Egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotan ez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”.                                                                             Honetarako gakoa jarrera feminista izatea da, mikromatxismoen aurrean mikroiraultzak jarraiki praktikatzea da erronka bat  eta zaintza, umorea eta plazera erdigunean jarri behar dira.
  • LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.                                                                                                                                                               Ezin dugu esan aniztasuna onartua eta baloratua dagoenik, ezta berdintasunezko errepresentazioa eta presentzia lortu direnik ere (kulturala, soziala zein politikoa,emakumeak zein gizonak plano eta maiztasun berean, eta abar). LGTBIQ+fobiak  egunerokotasunean agertzen dira intentsite desberdineko manifestazioetan.

       Hezkuntza-sistemak espazio seguruak eskaini behar dizkie ikasle guztiei, baita langile eta               familiei. Horregatik LGTBIQ+fobiei aurre egitearen bidean sakontzeko beharrean dago.                       Hezkidetzak indarkeria matxisten edozein espresioak bistaratu eta deslegitimatzeko apustu egiten    du: patriarkatuak esleituriko sexu edo generoari ez erantzuteagatik edota orientazio sexualagatik        jasotako espresio larriak zein txikiak.


Maskulinitate berriak eta autodefentsa feministaren lanketa sistematikoa indarkeria matxista gainditzeko  bi bide edo estrategiak dira:

Maskulinitate eredu berriak
Maskulinitate hegemonikoa, gizonek boterea izatea ahalbidetzen duen eredua da eta gizontasun hegemoniko eredua jarraitzen ez duten gizonek,indarkeria matxista jasatzen dute.
Maskulinitate berrien eraikitze prozesuan Indarkeria matxistaren aurka jarrera aktibo bat izaten eta patriarkatuak emandako pribilegioei uko egitea funtsezkoa da, maskulinitate heterosexual hegemonikoa zalantzan jartzen eta maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegiten, emozioekin kontaktuan jartzen, zaintzaren erantzukizuna onartzen, espazio pribatu-domestikorako autonomía garatzen eta baliabideak zein boterea partekatzen…
Jokin Azpiazu Carballok “Maskulinitateak: eraldatu, irauli ala baztertu?”

“Patriarkatuak emandako pribilegioak des-konkistatzeari ez zaio behar besteko enfasirik ematen.”


Artikulu honetan  golokan jartzen ditu heteropatrierkatuak inposatzen dituen maskulinitate ereduak: identitatean jartzea indarra , baita ere erreferentzia subjektua gizon zuria, heterosexuala eta bikotean bizi dena izatea kritikatuz.

Autodefentza feminista

Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboan lortzeko estrategia feministan datza. Eta autodefentsa fisiko soila baino zerbait gehiago da, bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen baitira. Era berean,  autodefentsa feministak beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta aurre egiteko moduak ere.





INSTITUTUAN LANTZEKO ERRONKAK
  •           Ikasle guztiei mikromatxismoak eta indarkeria matxista identifikatzeko estrategiak  eta honen   aurka   egiteko baliabideak eman.
  •           Bitartasun sistema deseraikitzeko kontzientzia zabaldu eta praktikatu.
  •           Berdintasunaren jarrera aktiboa hedatu eta  integratu.
  •           Jendartean sexualiatea sentitzeko eta bizitzeko aukeren aniztasuna zabaldu.
  •           Familia eredu berriak  egunekotasunera hurbildu
  •           Maskulinitate eredu berriak eta autodefentsa feministak landu.
  •           Maitasun erromantikoaren mitoaren deseraikitze kontzientzia  hedatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina