2016/03/05

INDARKERIA MATXISTA

 Hasierako astetan genero indarkeriari buruz hitz egin genuen. Termino hau indarkeria matxistaren sinonimotzat jo genuen. Esan beharra dugu berriz, feminismoak indarkeria matxistaren terminoa bultzatzen duela, izan ere,argi utzi nahi da gizonak direla emakumeenganako indarkeriaren eragileak eta matxismoa dagoela horren jatorrian.
Dena den, azpimarratzekoa da indarkeria mota hau jasaten duten subjetu bakarrak ez direla emakumeak, horien “ezaugarriak” erakusten dituen edozein pertsona izan daiteke eta, hau da,maskulinitate hegemonikoaren eredua jarraitzen ez duten gizonak, heterosexualitate normatiboa betetzen ez duten pertsonak edota sexu genero dikotomiak zalantzan jartzen dituzten pertsonak.

Mugimendu feministak arazoaren errora jo du, indarkeria matxista arazo politiko bezala identifikatuz. Beraz, esan genezake indarkeria matxista desagertarazi nahi badugu, guztion ardura izan behar dela bai pertsonala eta baita kolektiboa ere. Beraz, gizonezkoek ere gairekiko erantzunkizunak hartu beharko dituzte, lehen esan bezala, beraiek baitira indarkeriaren erabilera egiten dutenak.



Indarkeria matxistaren erroari heltzeko eta horri ekiteko bi estrategia bultzatu ditu mugimendu feministak:

  • Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz: Horretarako gizonezkoek patriarkatuak emandako pribilegioei uko egin beharko diete, boterea galdu behar izango dute botere harreman desorekatuekin amaitzeko.
Honekin lotuta aipu hauek azpimarratuko nituzke:
Federico Abreu Silveira-k esaten duen moduan, “ezinezkoa da justizia sozial eta politikoaren aldeko diskurtsoa edukitzea eta begirada feministarik ez edukitzea”. “Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista”.




http://www.pikaramagazine.com/2013/02/maskulinitateak-eraldatu-irauli-ala-baztertu/

  • Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez: Autodefentsa feminista ez da lanketa fisikoa bakarrik, emozioak, jarrerak eta autoestimua ere lantzen dira. Era berean, autodefentsa feministak beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ere.



Indarkeria matxistaren deseraikitzerako honako ildoen lanketa ezinbestekoa da:
  1. Maitasun erromantikoaren mitoen deseraikuntza: Indakeria matxistaren oinarrian dauden sexismoa eta misoginia maitasun erromantikoaren bidez transmititzen dira. Erronka handia daukagu maitasunarekiko, izan ere, mitoen deseraikuntzarako ezinbestekoa da maitasuna berdefinitzea eta birkokatzea.







  1. Mikromatxismoen identifikazioa eta salaketa: Mikromatxismoaren bitartez emakumeen ahultasuna sustatzen da, autoestimuan kalte eginez.




  1. LGTBQ+ fobiak bistarazi eta aniztasunaren ereduak baloratu, zabaldu eta normalizatu: fobiez kontziente izatea, identifikatzea eta eskuhartzea ezinbestekoa da. Horrekin batera hierarkiarik gabeko eredu ez-normatibo anitzak erakustea oso garrantzitsua da.




Zeintzuk dira eskolan ditugun erronkak?
  • Mikromatxismoa eta indarkeria matxista identifikatzeko mekanismoak sortu eta aurre egiteko baliabideak ikasleei eman
  • Eskola sexualitatea modu askean bizitzeko leku seguru bilakatu
  • Maskulinitate eredu berriak bistaratu eta landu
    • Sexu- genero estereotipoen eraikuntzaren gaineko kontzientzia hartzea
    • Emozioak landu: mutilek emozioak onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea. Sentimenduak adierazten ikastea oso inportantea da.
    • Zaintzaren erantzunkizuna mutilena izan behar da ere.
  • Neskekin autodefentsa feminista landu
    • Autoestimuaren esparrua, burujabetasuna, erasoen identifikazioa landu eta horiei aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri.
  • Maitasun erromantikoaren mitoaren deseraikitze eta kontzientzia hedatu horrekin batera maitasunaren birkokapena eginez
  • Eskola komunitate guztiaren ahalduntzea eta sentsibilizazioa
  • LGTBIQ+ kolektiboak ikusgarri egitea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina