Argazki honen bidez, genero indarkeriari buruzko egin dudan hausnarketa islatu nahiko nuke.
Izenburuan esan dudan bezala: EZ MOZORROTU , EZ BEGIRATU BESTE LEKU BATERA. Hori da zabaldu nahi dudan mezua, baina zer esan nahi dut horrekin? Hori azaltzeko bi ideia aztertuko ditut. Biak desberdinak, baina biak erlazionatuta eta biak erreliatate berdineko partaideak. Errealitate hori: GENERO-INDARKERIA.
1.- Alde batetik, genero- indarkeria gure eguneroko bizitzan, zoritxarrez, egon ohi da. Batzuetan aspektu edota egoera txikietan (baina ez horregatik garrantzia gutxiagorekin) eta beste batzuetan egoera larrietan.
Lehenak, askotan, oharkabean pasatzen dira edo ez diegu inportantziarik ematen. Horretarako betaurreko moreak jantzi behar ditugu. Hemen, mikromatxismoak sartzen dira. Eta batzuetan, gauza hauek txikiak izaten hasten dira, baina gauza larriak izaten (bigarrenak) amaitzen dira.
Eta hemen sartzen da nik aipatu dudan leloa: a) EZ MOZORROTU: Batzuetan ikusten edo entzuten duguna, nahiz eta jakin ez dagoela ondo, mozorrotu egiten dugu aurre ez egiteko. Adibidez: gure bikoteak bultzatzen gaitu eta guk justifikatzen dugu (mozorrotu egiten dugu): "ba, txantxetan izan da", "beno, egun txarra eduki du gaur"... Eta EZ. Bultzatu gaitu eta ez dago besterik. Eta guk, emakumeok, aurre egiten badiogu gizonek Mozorrotu egiten dute: "ba, ez da izan ezer", "joe neska, ze kexati", "zelako tonteria"... eta EZ. Bultzatu gaitu eta ez dago besterik.
b) EZ BEGIRATU BESTE ALDE BATERA: gauzak horiek ikusten ditugunean ezin dugu ez ikusiarena egin.
Horrekin lotuta, aurreko edizioetako hurrengo posta aukeratu dut:
Post horretan, hemen azaltzen saiatzen ari naizen aspektuak agertzen dira: genero-indarkeria gure eguneroko bizitzan dagoela, gauza txikietan zein gauza larrietan dagoela, gauza txikiak ez baditugu gelditzen larriak bihurtzen direla, eta mikromatxismoak oso arruntak direla.
Hala ere, Hezkideratzaren eskutik, egunen batean lortuko dugu. Hona hemen "argitxo" bat.
2.- Badago beste ideia bat azaldu nahiko nukeena ea ondo adierazten dudan: beste kultura batzuetako pertsona batzuek genero-indarkeriarekin lotutako ohitura batzuk mantentzen dituzte eta guk geuk, feministok, onartzen ditugu, mozorrotu egiten ditugu eta beste leku batera begiratzen dugu:
a) onartzen ditugu eta haien aukera dela esaten dugu. Haien aukera? Noren aukera? Gizonen aukera?
b) Mozorrotu egiten ditugu: Haien kultura errespetatu behar dugula esaten dugu, eta batek ez dagoela ados esaten badu, arrazista eta intolerantea dela esaten dugu. Bai? Arrazista eta intolerantea genero-indarkeriaren praktika batekin ados ez egoteagatik?
c) Beste leku batera begiratzen dugu: "Beno, haiek jakingo dute; emakumeek onartzen badute..." Benetan? Feministon borroka ez da emakume guztion eta emakume guztientzako borroka?
Gai hau ere hausnartzeko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina