2021/02/20

IZATEN IKASTEN

 


Genero identitatearen garapenerako aurrerapausuak eman dira baina asko dira oraindik izkutuan eta modu ez kontzientean ditugun portaerak; hauek dira kurrikulum izkutuaren atzean daudenak. 

Oraindik irakasle askok modu inkontziente batean, ikasleengan sexuaren arabera espero diren jokabideei eta ezaugarriak betetzea espero du, gizarte patriarkalaren eredua bizirik mantenduz. Horrela beraz, irakaslea bere jokabidearekin, maiz, gizarteak eta kulturak ezartzen dituen genero estereotipoak betetzea bermatzen du.

Arestian esadakoarekin bat, sexuaren arabera irakasleek ikasleekin elkarrizketa bat eduki nahi dutenean desberdin jokatzen dute. Izan ere, irakasleek neskak agurtzerako orduan beti bere soineko politari, ileari edo edertasunarekin zerikusia duen guztiari egiten diete erreferentzia. Mutilen kasuan berriz, azken azterketan izandako notari, bere futbol taldearen emaitzari edo horrekin erlazioa duen gauzei egiten diete erreferentzia.

Ildo beretik jarraituz, irakasleek arazo baten aurrean desberdin jokatzen dute nesken edo mutilen arazoa dela ikustean. Neskak arazo bat dutenean, normalean, irakasleek garrantzia kentzen diote neskak kexatiak, beldurtiak eta beti laguntza eskatzen daudelako. 

Bestalde, irakasleek itxaropen ezberdinak dituzte umeengan bere sexu biologikoaren arabera eta umeei horrela transmititzen zaie. Horrek azken finean umearen genero eraikuntzan ere eragina izango du.

Horrelako jarrerak ohikoak dira eta modu inkontziente batean egiten dira curriculum ezkutua honen eragile handienetarikoa izanik. Nahiz eta aurrera egin honetan, oraindik daude irakasleak horrelako portaerekin. Hauek denak desikasi behar dira oraindik.

Horrela beraz, garrantzitsua da irakasleek kontzientzia hartzea eta gaiaren inguruan formakuntza jasotzea.

Bestalde, Hezkuntzan aurrerapausuak ere eman dira. HEZIBERRI 2020 barruan Izaten ikasteko zeharkako konpetentziarekin eta trans ikasleak laguntzeko protokoloarekin. besteak beste. 

Aurreko urtetako post-en artean Ez, ez da zuk ikusten duzuna aukeratu dut. Izenburua arreta deitu dit, eta kontatzen duenaren apartez, oso adierazgarria izan da Pablo Stanley-ren irudia.

Amaitzeko hurrengo bideoa ikustera eta ondoren hausnarketa egitera gobindatzen zaituztet.