Irudia Pablo Stanleyren Open Doodles-etako bat da, eta aske jarri
ditu hemen
Identitatea. Genero identitatea. Jendarte honetan, batera ala bestera
egin behar dugu. Ez batera edo bestera nahi dugunean. Ez banaiz bat,
bestea izan behar dut. Nirekin zaude ala nire kontra.
Baina, nola erabaki
pertsonak egoera, sentimendu, gura, ekintza, erabaki... txikiez
osatutako osotasunak baldin bagara?
Benetan mugatu nahi
duzu nor, zer, nola, nolakoa... naizen?
Arbasoen hitzetatik
hauexek aukeratu ditut, Ana Extramianaren Identitate
eta orientazio sexuala batetik ematen dituen baliabideengatik
(ikusi duzue ze nolako link / esteka sorta?) eta bestetik identitatea
/ generoa / sexua / orientazioa azaltzeko erabiltzen dituen adibide
eta aukera anitzengatik.
Heziberri2020an
esaldi honek emon dit begietara: “modu kontzientean eta nahita
eragiteko identitatearen eraikuntzan”. Eta aldiz ez da “izkutua”
edo “ezkutua” hitza “curriculum” hitzaren ondoan inon
topatzen. Beraz, agian, hortik hasi beharko ginateke, dokumetu
ofizialetan ager dadila ikastetxe guztietan garatu beharreko
curriculum horren aipamena.
Duela gitxi, neguko
oporren aurretik, gertaera interesgarri (alde positiboa ikusi nahi
diot) bat gertatu zen ikastolan. Olentzero abesten ataratzeko, umeak
mozorrotu egiten dira. LHko taldeetan, neskatoak prakaz jantzita
ataratzeko aukeraz jardun ziren, baten batek amari esan omen ziolako
urte osoan gona edo soinekorik erabiltzen ez bazuen, zergatik egun
horretan behartuta jantzi behar zuen. Eta WA taldean oso ondo hartu
zan. Aita bikote batek, jarrera hain ona ikusita, euren semea gonaz
jantzita joango zala esan zuen. Ondorengoa ez dut azalduko, baina
auzo-lotsa, herri-lotsa sentiarazteko modukoa izan zen.
Eta dana mozorro
batengatik!
Datorren astera arte
esaten dizuet etxeko lan bi utzita.
Lehenegoa El Mundo
egunkarian (?) duela bi egun, otsailaren 8an, argitaratutako Alicia
Miyares-en artikulu bategaz. Horretan irakurri ahal izateko
harpideduna izan behar denez, beste esteka honetan aurkituko duzue
"Las
feministas no aceptaremos que se reconozca jurídicamente la
identidad de género". Eta horrela Mujeres en Red ezagutzeko
aukera duzue :-)
Bigarrena,
TedXMadrid-eko Yolanda Dominguez-en “Revelando estereotipos que no
nos representan”
Aste ona pasa! Eta ostiralean, kontuz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina