GENERO IDENTITATEA...
NOR NAIZ? NIK NAHI DUDANA EDO NIRI IZATEN ERAKUTSI DIDATENA?
Identitatearen eta konpetentzien garapena elkarri laguntzen.
"Uste dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen ahalbideratzen duelako. Jendeak dion moduan, norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu eta borroka politikoaren beharra ikustarazten dizu. Identitatearen ezak merkatuaren produktu bihurtzen zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko (...) Gaur egun gauza on asko dira, baina badago ere gauza beldurgarria, pertsona izateko eskubidea kendu digute, hau da, nonbaitetik etorritako, hemendik pasatzen den, nonbaitera doan eta pasatze horretan erantzukizuna duena”
Epsy Cambell: 2001
Ez dakit hausnartu ostean ez naiz gai galdera honi erantzuteko. Askotan izaten erakutsi diguten identitatea bereganatu dugula pentsatzen dut. Egun aldaketa nabarmenak ematen ari badira ere, ni beste belaunaldi batekoa naiz, eta nire inguruan behintzat aukera anitzak ez ziren eskaintzen, bistaratzen femeninoa eta maskulinoa bakarrik.
Beharrezkoa da genero identitateen inguruko egoera diskriminatzaileak suntxitzea, eta guk eskaintza zabala egitea hau da, eredu ezberdinak eskaintzea ikaslegoari modu objetibo eta natural batean.
Gure konpetentzietan jasotzen ditugu:
Heziberri
Genero-identitateaz hitz egiterakoan sexu-identitatearekin topo egiten dugu, subjektuak bere identitatea garatzen duenean, nolabait biak elkartzen direlako . Coral 1 Herrerak horrela bereizten ditu:
Berak hauxe dio:
Hala ere, pertsona batzuk ez dira hauekin identifikatzen:" gerta daiteke biekin identifikatzea edo ez bata ez bestearekin. Haustura hauek erreakzio negatiboak eragin ditzakete, transfobia besteak beste, erantzuteko modu honek identitatearekin baino gehiago, genero-rolekin eta estereotipoen zorrozkeriarekin zerikusia duen erantzuna”
Denon esku dago jendartean, auzoan, kalean, hezkuntz komunitatean, etxean, aisialdian....sexu genero anitzak bistaratu eta norberak modu askean aukeratzea eta ez inposatzea. Has edo hobe jarrai dezagun hasitako bidea egiten.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/identitateen-garapena-gakoak-hausnarketa.html aukeratu dut bere posta gustatu zaidalako irarena kasu honetan. Identitateen garapena, gakoak eta hausnarketa izenburupean dagoena.
#Josune
# IDENTITATE ANITZAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina