SISTEMA BITARRAR BATEN AURREAN, CONTINUM BAT!!!
Aurreko urteko bideotxo argenitar hau erraza iruditu zait lehenego hurbilketa egiterakoan, aniztasunean bizitzea eskatzeko eta tolerantziatik benetako errespetura pasatzeko:
Pasa den urteko posten artean asko gustatu zait Argiñe Alcano Loitirena: https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/egoteko-modu-bat-gara.html
Batez ere Josebe Iturriozen eskutik eta PIPIren memearen bidez sailkapenei buruzkoa aritzen denean. Zergaitik dena sailkatu beharra? Seguraski segurtasunagatik, desberdina denak askotan beldurtzen gaituelako ezagutu barik bada ere.
Baita oso interesantea Transfeminismoa posizio politiko moduan kokatzea, genero arauak hankaz gora jartzeko; eta Medeak kolektibotik egiten diren "trabestismo tailerrak" eta abarrekoak....kontutan izateko. Eredu anitzak planteatzeko momentuan gaudela uste dut nik ere, goazen harantzago eta gaindi ditzagun binarismoak jartzen dizkigun mugak.
Bukatzeko Argiñe berak ere nik erresumen moduan jarri nahi nuen Glaukomaren kanta jartzen du:
Heziberri 2020ri buruz aritzean, irakurgaian aipatzen den moduan zehar-konpetentzietan oinarritu beharko gara identitaearen garapena zeharkakoa izanda ere:
- HITZEZ, HITZIK GABE ETA MODU DIGITALEAN KOMUNIKATZEKO KONPETENTZIA.
- IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO KONPETENTZIA.
- ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIA.
- EKIMENERAKO ETA EKITEKO ESPIRITURAKO KONPETENTZIA.
- IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA.
"Bizitzako hainbat egoera eta esparrutan norberari sortzen zaizkion sentimenduez eta pentsamenduez hausnartzea eta norberak egiten dituen ekintzez gogoeta egitea, eta, horien gainean egiten den balioespenari erreparatuta, haiek sendotzea edo doitzea; finean, pertsonaren autorrealizaziorako bidea egitea bere dimentsio guztietan, etengabeko hobekuntzaren bidez." (NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA).
Curriculum ezkutuan hikuntza, estereotipo, askatasuna, aniztasuna, kritikotasunari eta horren inguruan askotan aipatu ditugunei erreparatu behar diegu.
Genero-identitateen inguruan aurrerapen haundiak eman dira, hala eta guztiz era ondino asko daukagu desikasteko prozesuan.
Lan honetan asko lagundu duen erakunde bat Chrysallis Euskal Herritik orain dela urte bete edo sortutako NAIZEN (adingabeen transexual familien elkartea) izan da. https://naizen.eus/eu/
Beraien bizipenak eta bizi egoerak zabalduz lan haundia egin dute beraien seme-alaben eta beste guztien alde, ze askotan aipatu dugun moduan: ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU; eta HAIEK ASKATZEAREKIN BATERA DENOK ASKATZEN GARA!!!
Oraintsu, azken boladan, honelako sariak eta aitorpenak jaso dituzte: Sabino Arana Fundazioarena, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina, Bihotza Saria, bere bozeraimalea den Bea Sever Aste Nagusiko pregoilaria izan da; Diversa Saria...
Ikastetxeetan, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa eta arreta emateko zerbitzua badaukagu Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako Berdindu Eskolarekin.
Ala eta guztiz ere, ondino asko badaukagu desikasteko (sinesmen faltsuak, estereotipoak, sailkapenak,...) eta era berean ikasteko, batez ere geure txikietaz, ze haiek normaltasun gehiagorekin bizi dira prozesu guztiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina