Identitatea, beste pertsonengandik bereiztea eta,
aldi berean, talde baten partaide izatea
ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie, eraikuntza pertsonala eta banakakoa
da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Hazkuntzak, hezkuntzak eta
sozializazioak zelan jantzi, espazioan zelan mugitu, zelan mintzatu, gure
bizitza zelan antolatu irakatsi digute, gu gauza bat ala bestea izan.
Komunitatean onartuta sentitzeko, jendea ahal den moduan egokitzen zaio patriarkatuak gidatutako genero
identitate bitarrari. Pentsaera bitar horrek
naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, normala zer denaren araua ezarriz. Beraz, arautik
desbideratzen dena arraro, arrotz edo anormaltzat jotzen da, jende diferentea baztertuz eta zigortuz.
STEILAS-en Genero eta aniztasun sexualerako
gidaliburuan, Sistema
bitarretik eta heteroarautik haratagoko
atalean, marrazki eta azalpenak oso garbi adierazten dute kontzeptuen
ezberdintasuna:
- Genero identitatea, norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Genero estereotipo eta rolei loturiko eraikuntza soziokulturala da.
- Genero Adierazpena, eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu ezberdina da.
- Sexu identitatea, Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena.
Gizarte egitura aldatzeko,
hainbat feministen ekarpenak ezinbestekoak dira: “Generoa ez da garena, egiten
duguna da”. Zentzu horretan, "egoteko modu bat da, ez izateko modu bat".
Heziberri 2020 aztertuta,
identitatearen garapena kokatzeko aukeratu dudan zehar konpetentzia, IZATEN
IKASTEKO KONPETENTZIA DA:
"Bizitzan zehar agertzen
diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza
pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien
gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik
errealizatzeko".
Konpetentzia hau bete ahal
izateko, curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak hauek liratekeela iruditzen
zait:
- Erabiltzen dugun komunikazioa bere aldaera guztietan zaintzea.
- Eskaintzen ditugun ereduak aniztasuna adieraz dezaten kontutan hartzea.
- Sentimenduak aske adierazteko espazioan daudela ikustaraztea.
Aurreko edizioetako honako
posta aukeratu dut asko gustatu zaidalako gaia nola laburbildu duen: Zu zeu izan askatasun osoz.
Gure inguru hurbilean
genero-identitatearen inguruan aldaketak eman dira noski, baina ez eremu
guztietan, ezta nahikoak ere! Identitatea prozesu irekia da, etengabeko
eraikuntza. Identitateak anitzak direla eta, ikustea besterik ez dago zenbat
kontzeptu ezberdin barneratzen dituen. Beraz, ezinbestekoa da
kontzeptualizazioa anitza izatea: Zisgenero, transgenero, transexuala…
Gaur
egun gure haurren ikastolan, haur hezkuntzatik hasita, gorputzaren lanketa egitean, jada
ez zaizkie zakila gizonari eta alua emakumeari soilik lotzen. Aukera zabalagoa
dagoela erakusten zaie, errealitatea beste bat dela eta hori, guri desikastea
tokatu zaigu.
Naizen elkarteak argitara emandako ikas-materialean argi adierazten dute azken ideia
hau:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina