Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan,
#Andonirena aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/identitate-anitzak-ezagutzen-ikasteko.html izenburua egokia iruditzeaz gain, aipatutako edukiekin bat nator. Halaber, Miquel Misse aipatzen du eta nire ustez, ezinbestekoa da gai honi dagokionez.
-Heziberri 2020 aztertu: identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat hautatu. ZEHAR-KONPETENTZIEN ARTXIBOAN, ondorengo agertzen da ATARIAN: (544 orri dituen artxiboa da)
Oinarrizko Hezkuntzaren eginkizun nagusia eta ardatza bizitza osorako ondo prestatzea eta horretarako oinarrizko konpetentzien garapena beharrezkoa dela esaterakoan adostasun handia dago. 236/2015 dekretuko atikuluak honela dio:Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, oinarrizko konpetentziak garatuta izan behar dituzte helduaroari ekiteko, bai eta konpetentziok garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitzeko ere, etengabeko ikaskuntzaren bidez. Helburu hori intentzio mailan ondo geratzen da eta bat dator dekretuaren espiritu orokorrarekin, baina inplementatzeko proposamen errealak sortu beharra dago. Bestela esanda, ideia edo asmo orokor horiek gauzatzeko eragileak edo bitartekariak eskuratu beharra. Horretara, oinarrizko ezagutzara eta jarrera egokietara heltzeko prozedurak edo/eta teknikak garatuko dira.
-Zein dira hori betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak?
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak ZEHAR-KONPETENTZIEN ARTXIBO honetan agertzen dira, bai landu beharreko, jarrerak, prozedurak eta teknikak, halaber, ebaluazio eta lorpen-adierazleak ere.
https://docs.google.com/file/d/10UojKyvqo0VSmGBJN0reuvNgWzLy25ui/view
-Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira?
Azken urteotan, zorionez, Miquel Misse ezagutzeko beta izan dut. Besteak beste, bere diskurtsoaren hiruzpalau zertzelada partekatuko ditut eta bideo interesgarri batzuk ere. Ikastetxe bateko ikasle baten gurasoei esker, genero-identitateari buruz asko ikasi dudan familia, alegia, Miquel Misse ezagutu eta 2017ko ekainean Durangora ekarri genuen. Ea datorren ikasturtean ere aukera dugun, berarekin hainbat gauza ikasi bai, baina, batik bat, desikasi egin baikenituen.
Miquel Misse etorri zitzaigunean, genero-identitateari, genero-adierazpenari, sexu-biologikoari eta sexu-orientazioari buruz hitz egiten hasi zitzaigun. Bera ezagut dezazuen eta batez ere, bere diskurtsoaz goza dezazuen, horra hor esteka interesgarri batzuk:
Egia da, asko miresten dudala eta asko lagundu didala bera ezagutzeak hainbat gauaza desikasi eta hobeto ikasteko.
Beste bat aipatzekotan, Lukas (Raquel) Platero aipatuko nuke genero-identitateari buruz hainbat lagun gaitzakelako:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina