2020/02/10

ZE GUAPX ZAUDEN HORREN LOTSAGABE, ESTEREOTIPO DANAK HAUSTEN!




Identitatea nork bere burua sentitzeko duen modu pertsonala izanik, aste honetan zehar egindako ibilbideak argi utzi dit, eraikuntza pertsonala eta banakakoa izateaz gain, eraikuntza soziala ere badela. Ondorioz, gizarte heteropatriarkal honen mezuek eta arauek identitatearen eraikuntza baldintzatzen dute. Aste honetako irakurgaian Pikara Magazinek genero-identitateari buruz ematen duen definizioari buruzko hitz interesgarri batzuk azpimarratzea gustatuko litzaidake: Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patriarkalak oinarrian dituen bi arketipo zurrunak baino askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patriarkal horrek ezarri arren.
Aurreko urteetako ikastarokideek egindako postei dagokionez, zaila egin zait bat baino ez aukeratzea, hori dela eta bi post aukeratu ditut. Bat edizio honetako ikastarokide batek egindakoa da, Ainok hain zuzen ere; eta bestea Patricia Oregik idatzitakoa da. Ainoarena aukeratu dut Mikele Granderen hitzaldiaren bideoa benetan txunditu nauelako, bere hitzak hunkitu egin naute. Batez ere hitz hauek: “Porque hablamos de orientación y no de identidad, de lo que te gusta y no de quién eres” eta baita etiketek zenbaterainoko kaltea egiten duten hausnarketa ere. Patrciak idatzitako postetik Josebe Iturriozen aipua azpimarratzea gustatuko litzaidake “zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren” 

Hainbat dira Heziberri 2020-k  ​identitateen garapenaren inguruan islatzen duten esaldiak, batez ere zehar-konpetentzien atalean, baina nik hurrengokoa aukeratzen dut: 
“Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.” (19.orr.)
Esaldi honek dioena betetzeko, curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak hainbat dira. Lehenik eta behin, irakaslegoak formakuntza behar du, sentsibilizazioa. Aurreiritziak eta estereotipoak detektatzeko sentsibilitatea behar dute, betaurreko moreak janztea alegia. Baita beraien pentsamenduak aztertzea ere, izan ere, hainbatetan estereotipoak hain ditugu barneratuta konturatu gabe transmititzen direla. Elkarlana ere ezinbestekoa da.
Bukatzeko, inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenei dagokionez, aniztasunarekin eta honen bizipenarekin lotuta daude: pertsonen aniztasuna, genero espresioaren aniztasuna, sexu-orientazio aniztasuna. Hala ere, uste dut aniztasuna geroz eta gehiago errespetatzen eta onartzen badela ere, oraindik bide luzea daukagula aurretik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina