2020/02/10

IDENTITATEAK: AUKERATZEKO ASKATASUNA HELBURU

                IDENTITATEAK: AUKERATZEKO ASKATASUNA HELBURU

 Eskola arautzailea izaten da eta gu, hezitzaileok, ohitzen gara arau batzuk betezera eta betearaztera, baino...zergatik? Prozesu malguak nahi baditugu, identitatea ez da A eta B, eta A-tik Bra eta B-tik A-ra. Hori uste badugu, identitatearekin lotzen ditugun gauza horiek guztiak malgutu beharko ditugu....gai izango al ginateke "neskena" edo "mutilena" abizenak ordezkatzeko? ...Batzuetan, posible da genero-markarik gabeko izenak jartzea gauzei, baina kosta egiten zaigu....

  Gauzen generoa azpimarratzen ez badugu, atetxo bat uzten dugu zabalik. Izan ere, denok erabil dezakegu dena.


  Arlo guztiak hartu al dira kontuan: proba dezagun  biologiako edukiak lantzean, hormonak izendatzean... femenino eta maskulino ez erabiltzen...koloreak hautatzerakoan,  genero-kargarekin apurtzen, kirol edo jolas bat proposatzean, opari bat egitera goazean... ile luze edo laburra eta orrazkera ez daitezela izan "nesken orrazkera" eta "mutilen orrazkera2...sortu, asmatu eta eragin dezagun eskolan ere!!

Bestalde, Xabier Sanchezek, Kattalinguneko koordinatzailea den sexologoak, aipatutakoa hona ekarri nahiko nuke:

 "Gu garen horrekin zintzoagoak bagina guztiok, argazkia dibertsoagoa litzateke. Zenbat eta dibertsitate gehiago egon, denontzako hobeto!Identifikatu ahal izatea harekin edo bestearekin oso garrantzitsua da.Horregatik abanikoa elikatzeko denok ariketa egin beharko genuke, zenbaitetan zaila suertatu ahal bazaigu ere"

Laburbilduz, ez gaitezen genero-estereotipoetan zentratu. Egin dezagun ariketa! Gure gelako haurren zerrenda hartu eta ahalegindu neska, mutil edo trans identitatetik harago deskribatzen.Zer egitea du gustoko? zerekin haserretzen da?zerk pizten dio distira begietan? Nola adierazten ditu beharrak?...
 
Hezitzaileon jarrera txikienek ere aldaketak ekarri ditzakete, baldin eta norabide egokian enfokaturik badaude, askatasun oxigeno boladak sortu ahal ditugu.
Pasa den urteko post hau aukeratu dut, bat natorrelako garatzen duen ideia honekin:
 
Ingurua hurbilean genero-aniztasunari buruz somatzen dudan errealitatea zera da: aurreiritzi asko eta ezjakintasun handia dagoela.  Niri ustez, esparri honetako erronkarik nagusiena gure gizartean genero sistema modu binarioan ulertzearen desikasketa egitea da. Alegia, Josebe Iturriozek goian esan bezala, gizarte gisa ulertu behar dugu ez dagoela zertan izan gizon zein emakume. Eta halaber, pertsona batek, bere sexua edozein delarik, feminitatearen nahiz maskulinitatearen elementu desberdinak barnebil ditzazkeen identitatea garatzeko eskubidea duela.
 
 
 
HEZIBERRI 2020

Norbera izaten ikasteko konpetentzia
 
Adimen emozionala garatzeko aukera handiak ematen ditu ikaskuntza arlo honek. Eguneroko bizitzako egoerak antzezteko aukera ematen digu jolasaren testuinguruak, eta antzeztean bizi dituen egoera askotarikoen bidez, emozioak eta portaera motorra autorregulatzeko aukera izango du ikasleak, baita errealitate-oinarri doitua izango duen autokontzeptua eta autoestimua lantzeko ere. Era berean, autokontzientzia, autokontrola, motibazioa, enpatia eta harremanen kontrola landuko ditu, funtsezko direnak gure nortasuna modu harmonikoan eta orekatuan garatzeko.


Heziberrik, Norbera izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat jotzen du  Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54. orrialdean). “Sexu-nortasuna zehazten dute emakumea, gizona edo sexuartekoa izatea dakarten ezaugarri biologikoen kontzientziak eta norberak sexualki gehien identifikatzen dituen ezaugarri psikologikoen kontzientziak” esanez hasten da. Beranduago, testuak azaltzen du nola “Sarri askotan gertatzen da ezaugarri biologikoak eta psikologikoak bat ez etortzea”. Horrelako kasuak emanez gero, “eskola inklusiboaren planteamenduan sartzen da aniztasun horren errekonozimendu-faltaz kontzientzia hartzea, genero-arrazoiengatiko gizarte-presioez eta bazterketez jabetzea, eta diskriminazio-egoerak erregulatzea”.

Ezkutuko curriculumak zentzu horretan eragiteko kontutan hartu beharreko elementuak dira: genero aniztasunarekiko tolerantziaren sustapena, erreferenteen eskaintza, pertsona horien identitate librerako askatasuna bermatzea arropa, izendapen nahiz komun/aldagelak aukeratzeko, etab.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina