2020/02/10

Identitatea bilatuz



Beste urteetako posten artean, Nor naizen eta nor ez naizen posta aukeratu dut, Bideo hau eskeintzen du, non azaltzen da oso argi nola sartzen duzkiegu estereotipoak gure umeei .



Azken urteotan aurrerapen asko egon dira genero-identitateari dagokionez. Uste dut Hezkuntzan garrantzitsuena hezkuntzan Trans protokoloa dela.Protokolo honetan haur transen errealitatea agerian geratzen da. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezkuntza_ikuskaritza_dok_abi/eu_def/adjuntos/Protokolo_trans_e.pdf


Irakasleen kontzientziazioak asko eragin du. Duela 4 edo 5 urtetik hona, urtero, gure zonaldean, neska trans edo ninño bat ikusten da. Lehen nerabezaroan agertzen ziren, baina orain Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ere agertzen dira, batez ere 5 eta 6 urtetan.

Genero identitate anitzak az hainbat elkarte topa daitezke gaur egun:
·      Errespetuz, asociación para la defensa e integración de las personas transexuales. http://www.errespetuz.org/
·      Chrysallis, asociación de menores trans: https://chrysallis.org.es/
·      Aldarte: centro de atención a gays, lesbianas y trans.: http://www.aldarte.org/es/default.asp

Transexualitatea ulertzeko Filme labur hau gomendatzen dut: From Lucas to Luus. 




Heziberri 2020: “Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horrenbestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe –ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.”

Egitasmo hau helburu bihurtzeko eskolan gauza aldaketa nabariak egin behar ditugu. Curriculum ezkutua oso errotuta dago pertsonengan, eta pertsonak gara eskola osatzen dugunak. 
Elementu batzuk begi-bistakoak dira: hizkera sexista, curriculum androzentrikoa, material androzentrikoak. Kultura androzentrikoa berrikusi behar dugu. Emakumeen ekarpen guztiak batu behar ditugu curriculumean. Hori egin gabe jarraitzen badugu, gure neskatoek beren nortasuna eraikitzen jarraituko dute, bigarren kategoriako izaki gisa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina