Aste
honetan identiatea eta aniztasun-sexualak izan ditugu gogoetarako gai.
Hainbat aipu interesgarriren artean, ondorengoarekin geratzen naiz,
ordea:
Aurreko
edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, #ArgiƱeAL-ren KARTZELA aukeratuko nuke, besteak beste. Lehenik eta behin, nire izenburuaren antonimoa delako berak aukeratu duena, baina ikuspegi berberarekin adierazten du helburu komunikatiboa. Bigarrenik, izugarria iruditu zaidalako eduki aldetik eta hirugarrenik, hezkidetzan eta jendartean burutu beharreko erronkekin zeharo bat natorrelako: http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/kartzela.html
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida digitalen bat gomendatu. Oraingoan komentatuko dizuet zergatik aukeratu dudan Miquel Misseren aipua. Egia esan, beste asko ere jarriko nituzke, baina Miquel Misse ezagutzeko beta izan nuen duela ia 3 urte. Durangoko Berritzegunearen bitartez etorri zen eta zonaldeko ikastetxeetakoek bere formazioa jasotzeko aukera izan zuten. Tartean guk geuk ere bai, Berritzeguneko aholkulariok, alegia. Zenbat desikasi eta ikasi nuen egun horretan. Ikastetxe bateko familia bati esker hasi zen bide hura, trans* familia bati esker, alegia. Harrezkero hainbat irakurri dugu, hausnartu eta saiatu ahalik eta era egokienean berak eraindako bidea jarraitzen, beti ere, hanka sartuz, ateraz eta akatsak eginez, baina, Haizea Pastorren bideoko "sexu-eskubideak"en agertzen den moduan, ERRATU.IKASI.JAIKI egin behar dugu ikaste prozesu horretan parte hartu nahi badugu.
Hori horrela, Gasteizko udalak antolatutako mintegia eransten dut ondoren, besteak beste, Miquel Misseren diskurtsoa ezagutzen ez duzuenok, ezagutzeko aukera izan dezazuen:
Horrez gain, bere liburuaren aurkezpena dastatzeko aukera duzue ondoren. Irakurri ez baduzue, irakurri beharrekoa, benetan: "A LA CONQUISTA DEL CUERPO EQUIVOCADO"
Azkenik,
zein
dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronkak? Galdera konplexua, erantzun pilo batekin...Gauza piloa egin daitezke, erronka asko ditugu, bai geletan, bai jendartean. Alabaina, hasteko, bati emango nioke indar berezia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina