2020/02/10

Identitateei buruz hausnartzen.


Aste honetan azpimarratuko dudan ideia nagusia da: genero identitatearen garapenaren ahalmena pertsonen errealitatea eraldatzeko.
 

Aurreko edizioetako posten artean Maisazoerena[1] aukeratu dut, izan ere, Pilar ColĆ”sen Genero identitateari buruzko artikuluak aipatu ditu: “Identitatearen garapena prozesu dinamikoa da zeinak bilakaera maila desberdinak dituen denboraren zehar.” Gainera, bere ustez, hezkuntzako eragile guztiok identitatea horrela ulertzea ezinbestekoa da.



Heziberri 2020 marko pedagogikoak  Aniztasuna eskola inklusiboan atalean dio:
  • Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
  • Genero-aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Bistan dago, aniztasunaren aldeko apustu argi eta garbi egiten duela dokumentuak. Halere, irakasleok identitatearen garapenaren ezaugarriak ezagutu behar ditugu, ikasleek estereotiporik gabeko identitatea integrala gara dezaten. Horrela ikastetxeek isla dezakete beren Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Proiektuan identitate guztiak sartzen direla; sexu-identitatea edota genero-identitateagatik egindako erasoen kontra landuko dutela; genero-estereotipoak gainditzeko ekintzak diseinatuko dituztela;…




Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenen artean bat aipatuko dut: zenbait proiekturen jarraipena egitean datu batzuk biltzen  ohi ditugu, haien artean parte-hartzaileak, ikasleak zein irakasleak. Zenbait kasutan bereiztu dira emakumeak eta gizonak, eta, noski, ahaztuta geratu dira, sistema bitarratik at geratu direnak. Akats hori gainditzeko asmoz, orain hirugarren aukera bat gehitu da tauletan.



 



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina