2020/02/06

EZ DA NOR DUZUN GUSTOKO BAIZIK ETA NOR ZAREN


Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean oinarrituta egonda, gizartea bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen ... arabera bereiziak. Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patrialkalak oinarrian dituen bi arkeotipo zurrunak baina askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patrialkal horrek ezarri arren.

Ideia honekin bat datorren Janire Itsasoren, SISTEMA BITARRETIK HARATAGO post-a aukeratu dut oraingoan. 

Heziberri 2020 aztertuta  identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut (62. orrialdea):

Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Norberari bizitzako hainbat egoera eta esparrutan sortzen zaizkion sentimenduez eta pentsamenduez hausnartzea eta norberak egiten dituen ekintzez gogoeta egitea, eta, horien gainean egiten den balorazioari erreparatuta, haiek sendotzea edo doitzea; finean, pertsonaren autorrealizaziorako bidea egitea bere dimentsio guztietan, etengabeko hobekuntzaren bidez. 

Ezkutuko Curriculumaren bitartez, ikasleei trasmititzen diegu zer dagoen baimenduta eta zer ez, zer espero dugun eurengan, nola erlazionatu behar den gainontzeko ikasleekin eta irakasleekin...
Kontzienteak izatea funtsezkoa da, gure sinismenak ezagutzea, ikasitako desikastea... Zer transmititzen dut?, zer aldatu behar dut, nire jarreran, jokaeran, pentsatzen moduan ...?

Eskoletan hitzegiten hasi gara homosexualitateaz, orientazioa sexuala lantzen da baina ez IDENTITATE SEXUALA. Ez da nor gustatzen zaizun baizik eta nor zaren. 

Mikele Granderen bideo bat eskegiko dut, handia bera benetan!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina