Aste honetako leloa: zer egin, nola esan, nola egin eta nor
izan.
Hasteko, garrantzitsua da lau kontzeptu hauek ondo bereiztea eta ulertzea:
Sexua,
giza gorputzaren ezaugarri biologikoak, kasu batzuetan forma anbiguoak
dituztenak.
Generoa,
eraikuntza soziala, gizarte eta kultura bakoitzak sexu bakoitzari esleitzen
dizkion rolak eta portaerak.
Genero-adierazpena,
pertsona mundura agertzeko duen modua.
Sexu-identitatea edo genero-identitatea, pertsona definitzen
duen barne-sentimendua.
Pertsona guztiek dakite zein den beren generoa. Kasu gehienetan
genero-identitatea bat dator jaio den sexuarekin, baina guztietan ez da
horrela. Pertsona batzuei, jaiotzean, benetan direnekin bat ez datorren sexu
bat esleitu zieten, eta, beste kasu batzuetan, ez dira identifikatzen ez genero
maskulinoarekin, ez genero femeninoarekin.
Hau gertatu zitzaion Elsa-ri, berarentzat ez zen gorputz batean jaio zen neska
transexuala. Hunkigarria da bere azalpena Extremadurako Batzarrean: "No permitan que nadie nos arrebate la
felicidad".
iturria: elDiarioes
Duda barik, hauxe da gakoa,
nire ustez.
Gaur egun,
guztiok onartu beharko genuke IDENTITATE ANIZTASUNAbalio positibo gisa.
argazkia: The New York Times
Ez litzateke Giza Eskubidea
izan behar pertsona bakoitzaren genero-identitatea errespetatzea?
Nazio
Batuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Kontseiluak 2014an onartutako ebazpenaren
arabera, gizaki guztiak aske jaiotzen dira, eta berdinak dira duintasunari eta
eskubideei dagokienez, inolako bereizketarik egin gabe. Hala ere, munduko
eskualde guztietan egiten dira sexu-orientazioagatik edo
genero-identitateagatik pertsonen aurkako indarkeria- eta
diskriminazio-ekintzak.
iturria: UN Human Rights
Post
hau gomendatzen dut aste honetan. HEZIBERRI 2020, Euskal Dekretuaren analisia
egiten da eta hor planteatzen den Norbera
izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat
jotzeagatik, Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54.
orrialdean), hain zuzen ere.
Identitateen garapenean zein da curriculum
ezkutuaren eragina?
Gero eta gehiago konturatzen naiz helduen ezkutuko curriculumaren
garrantzia hartu beharreko elementua dela. Genero aniztasunarekiko
tolerantziaren sustapenean, erreferenteak eskaintzeko eta pertsona guztiek
identitate askatasunerako. Horrek, askotan, zerikusia du ezjakintasunarekin. Normalean,
ematen ditugun mezuen garrantzia noraino ailegatzen den ez dakigunean eta mezu
horiek ematen jarraitzen dugunean, ez gara jabetzen duten eraginaz.
Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behatzen konturatzen naiz badirela oraindik ere gauzak batzuk jarraitzen direla tabu izaten, eta horrek gutxi aurreratu duela gizartean eta eskolan. Prestakuntza, normalizazio eta onarpen sozial falta dago, oro har.
Hezitzaileentzat formazioaren garrantzia Moreno-k aipatzen du ARGIA
aldizkarian: “Berdintasunean irakasteko, lehenengo berdintasun horrek
norberaren barruan egon behar du; pertsona bat berdinzalea denean, transmititu
egiten du, eta berdintasunean eta berdintasunetik irakasten du”, dio
Morenok. Horregatik uste du edonork ezin duela berdintasunean hezi:
“Badago irakasleen artean ideologia matxista duen jendea eta horiek
ezberdintasuna eta diskriminazioa transmititzen dute. Arrazista den inork
ezingo du inklusioan eta justizian hezi, berdintasunarekin berdin gertatzen
da”.
Gai honi buruzko materiala bilatzen artikuluhau aurkitu dutUme
trans bat daukagu eskolan. Formaziorik behar dugu? Zein mezu emateko?. Oso interesgarria iruditu zait prestakuntzaren gakoak eta adibide argiak oso
ondo azalduta daudelako.
Mundu maskulinizatu batean bakarrik Maialen Lujanbiok jakingo luke hainbeste esaten gizartearen estereotipoz hiru bertso hauekin. "Ez andrea ez gizona", trantsizioan dagoen gorputz bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina