INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN
Zer da Indarkeria matxista?
Maitena Monroy-k ematen duen azalpenari jarraituz, indarkeria matxista “menderatzaileak, kasu honetan, gizaki-arrak, bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria da”.
Definizio honetan indarkeriaren manifestazio guztiak satzen dira: sotilak direnak (hizkera sexista, mikromatxismoak, …) eta esplizituak direnak ere bai (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, ...); ikusteko zailak direnak eta begi bistan errekonozitzen direnak.
Horrez gain maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek indarkeria matxista jasaten dute ere bai.
Indarkeria matxistaren desikasketarako funtsezkoak eta lagungarri diren lan-ildoak hauek dira:
1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
Amaia Zufia Erdozainek hitzetan: “Menpekotasunera lotzen gaituen “maitasun-zaintzamusutruk”aren egitura”
2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
June Fernández kazetariak: “Egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotanez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”.
3. LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Audre Lordek honela definitzen du homofobia: “sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta, ondorioz, beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa”.
Maskulinitate berriak:
Egun, hainbat herrialdetan badaude maskulinitatea edo gizontasuna eztabaidan jartzeko sortu diren talde anitzak: antisexistak eta emakumeenganako indarkeriaren aurka agertzen dira, rol hegemonikoari kritika eginez maskulinitatea birdefinitu nahi dute batzuk, beste batzuk, aldiz, gizon izateko era desberdin anitzak aldarrikatuz, zaila ikusten dute definiziorik sortzea.
Autodefentsa feminista:
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da zeinetan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen diren. Era berean, autodefentsa feministak beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ere.
Nik uste dut gaia oso beharrezkoa dela ikastetxeetan eskola komunitate estamentu guztiekin landu ahal izateko. Baina egia da indarkeria matxista mantentzen duen sistema deseraikitzea ez dela egun batetik bestera lortzen den zerbait, bidean kontraesanetan aurkitu gaitezkelako eta oso korapilatsuak gainera. Gure gizartean dauden estereotipo eta eredu patriarkala bertan behera jausteko kontzientziazio asko behar da eta berdintasuneko heziketa asko ere.
- Aipaturiko gaien inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
“Beldur Barik, emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzeko programa”
“Maitasun erromkantikoa”
- Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
“Indarkeria matxista arazo larria da %82rentzat, baina mitoek indarra dute oraindik”
- Ikastetxean lantzeko erronkak
- Maskulinitate berrien eraikitze-prozesu konplexu horretan erreferente baliotsuak bilatzea.
- Mutilek bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzea.
- Estereotipo maskulinoak mugatu egin dizkien hainbat garapen eremu eta konpetentzia garatzea: sentimenduak eta emozioak, espazio pribatu-domestikorako autonomia, indarkeria matxistak: hauen aurkako jarrera aktiboa.
- Hezitzaileei begira: arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea eta eskuhartzearen eraginkortasunaz jabetzea.
- Neskei begira: autoestimuaren esparrua, burujabetasuna, erasoen identifikazioa landu, hoiei aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri,
Marijosesoto#hausnarketa#indarkeriamatxistak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina