“Gatazka
bi pertsonek helburu bateraezinak ikusirik eta botere-aldeak
konpontzeko nahia izanik ematen den prozesu kognitiboa eta emozionala
da”. (Redorta).
Gaur
egun, gatazkaren
zentzu negatiboa hartzen duen ikuspuntua da nagusi;
eskola eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi behar
diren patologiatzat hartzen dira. Hala ere, profesional batzuk,
Galtung-ek kasu, ikuspegi
positiboa
ematen diote gatazkari, erronka
bat, bi aldeentzat desafioa
(bai adimen eta baita emozio aldetik ere) dela diotelarik. Bizitza
sozialerako ezinbestekoa
da, gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat.
Bakerako
Hezkuntzarako Euskal Liburua:
“Bizitzak
berezkoa
du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka”
“Gatazka
ez
da ez negatiboa, ez positiboa.
Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da,
pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”.
Gatazka
gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera bat bada, bakea
gatazkarekin eta berari aurre egiteko erekin lotua
dagoela onartu beharra dago. Gatazka ezinbestekoa da pertsonen eta
jendartearen garapenerako; gatazka horiek tratatzeko moduek
erakutsiko digute baketsua den ala ez.
“Bakea
pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa,
sexuala, etnikoa, kulturala…) berdintasun-harremanak izatea da”.
“Bake
positiboa
ia indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia- eta adiskidetze-kultura
ongi sustraituta egotea da”.
Gatazkaren
trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan
daiteke:
-
arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
-
harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
-
nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
Gatazken
trataera
horretan,
generoa kontutan izan behar da,
horrela, gatazken trataeran emakume eta gizonen arteko
berdintasun-eza
identifikatu
ahalko baita, baita
gatazketan parte hartzeko dutena ere; gatazkak bizitzeko generoagatik
ematen diren modu ezberdinak
adierazteko ere balioko du.
Gatazkaren
analisia egiterakoan, alderdi hauek hartu behar dira kontutan:
-
inplikatuak dauden pertsonen interesak
-
interes horiek betetzeko dauden aukerak
-
pertsona horien arteko harremana
-
gatazka sortzeko zilegitasuna
-
beraien arteko komunikazioa
-
hartu daitezkeen konpromisoak
-
adostasunez lor daitezkeen irtenbide-aukerak
Zergatiak
eta ondorioak ondo identifikatzeak emango die gakoa gatazkan
inplikatuak daudenei gatazkari irtenbide positiboa emateko.
Zaintzaren Etika-ren planteamenduak (Gilliganek garatutako teoria), gatazken trataera aberastu du. Baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa. Eredu femenino tradizionala gutxiesteak, gatazken aurrean zaintzaren etikari ez begiratzea eta duen garrantzia ez ematea ekarri du.
Ikastetxeetan
bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko,
Isabel Fernández-ek bost eremu landu behar direla dio:
Gatazkaren inguruan, Paco
Cascón izan da orokorrean aste honetan gehien azaldu den
autorea; hona hemen
bere dokumentuak biltzen dituen web ataria.
GEUZ-ek (Gatazkak Eraldatzeko
Unibertsitate Zentroa) eginiko “Elkarlanean
ebazteko estrategiak” izeneko dokumentua ere interesgarria da
elkarbizitzaren eta gatazkaren gaia lantzeko.
Jardueraren inguruan jasotako datu eta ondorioei dagokienez,
Arartekoaren “Bizikidetza
eta gatazkak ikastetxeetan” dokumentuko ondorio hau
azpimarratuko nuke:
Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:
-
Gatazkaren ikuspegi negatiboa positiborantz aldatzen saiatu.
-
Ikasleei gatazkak konpontzeko tresnak zein diren eta nola erabili daitezkeen erakutsi.
-
Ikasle bakoitzaren iritziak, pentsamenduak, balorazioak… errespetatzen irakatsi.
-
Irakasleak bizikidetza eta gatazken gaietan formatu.
- Gatazken trataeran generoa kontutan hartzea eta ikasleei emakume eta gizonen artean dagoen berdintasun-eza erakustea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina