Jule Goikoetxeak 'Bakea ez da existitzen, faminismoa bai'
hitzaldian dion bezala, “Euskal Herrian bizi dugun momentua historikoa dela entzun izan dugu behin
eta berriro, baina historikoa norentzat, zer ikuspegitik? Gatazkaren irakurketa
klasikoak ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dugu eta beraz,
irakurketa horrek, aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatu
dituela. Azterketa kritiko feminista egin nahi diogu bake eta gatazka kontzeptuei, orain arteko irakurketei
errebisioa eginez. Horrela, aurrera begirako urratsen proposamen anitzak
aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dugu”.
Ondarrabiako
alardeak: Bizitza ikusteko bi ikuspuntu edo zerbait gehiago
Adibide gisa, mundu
mailan Martin Luther King ospetsuaren izenari lotuta iritsi zaizkigun
proposamenetan ikus dezakegu ez zaiela aipamen huts bat ere egiten bere
aurretik parekotasuna, ekitatea eta gatazkaren kudeaketarako bidean emakume
beltzek emandako urratsei.
Edozein egoera
gatazkatsuaren aurrean gertatzen den bezala. Baina, zeri deitzen diogu “gatazka”?
Euskarazko Wikipediara jotzen badugu zuzenean, era askotakoak izan ohi direla
irakur dezakegu, nahiz eta bi multzotan sailkatu: norberak bere buruarekin
(aldi berean erakargarriak egiten zaizkigun bi gauzen artean edo gustuko ez
dituen beste bien artean erabaki behar duenean, adibidez) edo gatazka
kolektiboak, hau da, pertsonen zein taldeen artekoak.
Errealitate birtualak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, adibidez, "bestearen lekuan" jarri ...
Txanponaren beste
aldean, zer esanahi ematen diogu “bakea” kontzeptuari? Ikastarotik proposatzen
zaigun irakurgaian gerrarik eza gisa hartzeaz gain, edozein motatako
indarkeriari eza bezala ere hartu izan dela jasotzen da, zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain (fisikoa
edo erasoa), ezkutuko bi indarkeria mota ere badaudela: “ batetik, egiturazko
indarkeria — pobrezia, errepresioa eta alienazioa, hau da, gizakiei
ahalmenak garatzen uzten ez dien oro —; bestetik, berriz, indarkeria
kulturala — zuzeneko indarkeria erabiltzea edo biztanle batzuei oinarrizko
eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena”
Hyuro-ko emakume heroi ikusezinak
Hyuro-ko emakume heroi ikusezinak
Egunerokotasunean patriarkatuak zehaztu dituen “gatazka”
eta “bake” kontzeptuen artean murgilduta bizi gara, genero
analisiaren ikuspuntua ez izateak beste indarkeria mota bat suposatzen
duela kontutan hartu gabe. Ezinbestekoa dugu femeninotzat jotzen diren ezaugarriak
presente izatea gatazkei irtenbide positiboa bila doan bidea jorratu nahi
badugu, androzentrismoak hierarkizatzen dituen sexu-generoak izkutatu egiten
dituelako gatazken atzealdean topa daitezkeen hainbat interes, behar eta
egoeren konplexutasuna
ZuriƱe
Rodriguez: “Narrazio prozesuan gai izan behar dugu ikusezin bihurtu diren
subjektuak ikusarazteko”
Euskal
Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz,
botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz,
hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea omen da. Hala hasten da ZuriƱe
Rodriguez ikerlariaren Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Jakineko
artikulua. Ba horretaz guztiaz hitz egiteko tartea ere izango da Hau ez da gure
bakea, Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak izenburupean
datorren eskola feministan. Etzi izango da IruƱeko Katakraken lehen saioa, eta
bertan hizlari arituko da Rodriguez bera. Aurrerapena egin nahi izan dugu
gurean, eta Gasteizko Hala bedi irratiko estudiora gonbidatu dugu ikerlaria.
Eta ikastetxeetan,
zer?
- Nire lehenbiziko proposamena, eta nagusiena, talde kooperatiboetan aritzen ohitzea, ekintza eta dinamika kooperatiboen bitartez jorratzea curriculuma eta patio orduetan jolas kooperatiboak zabaltzean oinarritzen da.
- Bitartean edo aldi berean, gatazkak ez direla onak ezta txarrak ere gogoratu, beste aldera begiratzea eta kudeaketa negatiboak direla ondorio kaltegarriak dakartzatenak baizik, eta kudeaketa arduratsu horretan kontutan hartu begirada hezkidetzailetik egiten ez dena hanka motz gelditzen dela, gizarte androzentristak jarritako baldintzei soilik jarraitzea izango litzatekeelako, bide batez ezaugarri sexistak indartuz.
- Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Eta gu ere, irakasle bezala, horretan saiatu.
- Ondorio hezitzaileak lantzeko ohitura sakondu, kaltea sexismoarekin lotuta jasan behar izan denean hezkidetza bidetik jorratutako ondorioa azpimarratuz.
- Curriculumean, zeharka, arlo eta une guztietan, adimen emozionala txertatu. Elkarrizketarako eta Eguneroko Gatazkak Konpontzeko Gida
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina