2016/02/28

Haunarketa, gatazkak

Bizitzak erakusten du gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako. Eta baita, gatazka dela gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera.

Bakea, berriz, gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuago dago, gatazkarik egon edo ez egotearekin baino. Bakea ez da egoera estatikoa, prozesu dinamiko bat baizik.



Bi hitzak esaldi honek biltzen ditu:
“Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du”

Gatazkarentzat definizio ezberdinak daude, baina guztietan maila intrapertsonala da ardatza, hau da, norberak bere buruarekin duena edo harremanetan sortzen dena.

Bakea, berriz, pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea dela.

Gatazkaren trataera errespetuzkoa eta berdintasunezkoa ez denean indarkeria agertuko da:
“nork bere buruaren kontra edo beste pertsona, talde edo komunitate baten kontra hiltzeko, kalte egiteko, min psikologikoak edo garapen-arazoak edo gabeziak sortzeko indar edo botere fisikoa erabiltzea edo horrekin mehatxu egitea.”

Indarkeria mota hauek ditugu: fisikoa, emozionala, egiturazkoa eta kulturala.
Aupatu dudan bezala, bakerako gatazken trataera berdintasunean oinarritu behar da, beraz zergatiak aztertzerakoan genero-ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da:
emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatuz, generoaren parte hartzea eta gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak aztertuz.

Gatazken irtenbide-aukerak aztertzerakoan egitura-alderdi hauek kontuan izan behar ditugu:    
            Gatazkan inplikatuak daudenen helburuak
            Beren interesak
            eta beraien arteko harreman

Baita ere garrantzitsua da kontutan hartzea:

Interes horiek betetzeko dauden aukerak,
Gatazka sortzeko zilegitasuna,
Inplikatuen arteko komunikazioa,
Hauek hartu daitezkeen konpromisoak
eta adostasunez lortzeko irtenbide-aukerak.

Eta inplikatuek gatazkei aurre egiteko duten gaitasunen araberakoa izango da irtenbidea. Honek erakusten du ikasleak gatazken trataeran irakastearen garrantzia: Enpatia landuz, egoeran sortutako emozioen kontzientzia hartzen lagunduz, datuak interpretatzen lagunduz, komunikazio-trebetasunak erakutsiz eta erantzuteko jokaeretan indarkeriaren erabilerak edo indarkeria-ezak dituzten ondorioak kaltegarriak edo onak landuz.

Gatazkak hiru fase izaten ditu:
igoera (momentu altuena hartu arte)
geldiera (egonkortu egiten da)
jaitsiera (poliki-poliki gutxitzen doa)
Gatazkaren trataera positiboa izateko jakin behar da identifikatzen zein fasetan dagoen eta fase bakoitzean zein estrategia diren egokienak.

Zoritzarrez, gatazken kudeaketan, mendebaldeko gure kulturan Justiziaren Etika da nagusi, eta bere jatorria patriarkala delako eta indarkerian oinarritua dagoelako hainbat talde uzten ditu kanpoan: emakumeak, umeak, zaharrak, hainbat etnia...

Gainera, eredu femenino tradizionala gutxiesteak ekarri du, bestalde, gatazken aurrean zaintzaren etikari ez begiratzea eta jendartearen garapenerako duen garrantzia kontuan ez izatea. Zaintzaren Etikaren ezaugarriak, testu ingurua, beharrak eta elkar ardura, gatazken zergatiei heltzeko.

Eskolak erantzukizun handia du gatazken inguruan, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko eta  genero-adierazleak kontutan izateko. Garrantzitsua da ikasleei laguntzea nork bere ahalmenekin, abiatu behar dutela lortu nahi dena aurrera eraman ahal izateko. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratzeko gatazken eraldaketa lortzeko.

Eskola askotan gatazken kudeaketarako bitartekaritza metodologia aurrera daramate. Honetan ikasleak dira protagonistak eta prozesua denentzako aberasgarria suertatzen da. Ikasleak prestatzea eskatzen du, hasiera batetan lan handia izango da eskolarentzat, behin martxan jarri eta gero dakarren onurak berak aurrera egiteko indarra ematen du, oso erabilgarria egiten delako.

Bideo honetan ikasleak bitartekaritza azaltzen dute:




Bitartekaritzaren inguruan egin diren ikerketen arabera, bitartekaritza eskolan egotearen ondorioak hurrengoak dira:

– Gatazka egoerak eta arazo hauek konpontzera eskaintzen den denbora murrizten da.
– Helduen parte-hartzea murrizten da, ikasle bitartekariak edo pertsona inplikatuak parte hartzen dutelako arazoak konpontzeko.
– Jarrera kooperatiboak areagotzen dira arazoen trataeran eta hauek era baketsuan konpontzeko gaitasuna areagotzen da baita ere.
– Gaitasun komunikatiboak hobetzen dira.
– Neurri handian, eskoletan, ikasleen kanporatze kopurua murrizten da.


 Hau guztia lantzeko erronkak:
-    Gatazken trataeran irakasleen etengabeko prestakuntza gauzatu

-  Curriculumean gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatu. Baita historian zehar emakumek egin behar izan duten bitartekaritza-lana.

Ikasleak gatazken irtenbide-eredu positiboetan trebatu

Aniztasunaren trataera ardatz izatea, hierarkizaziorik gabeko identitateak eraikitzen lagunduz eta elkarren beharra dugula zainduz

 Gatazken kudeaketan nesken zein mutilen parte-hartze aktiboa bermatu

Araudia berrikusi gatazken zaintzaren etika txertatuz


-       

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina