Hausnarketa egiteko
indarkeria matxisten datuak ezagutzea ezinbestekoa da eta hauek harriagarriak dira: FRA-Oinarrizko
Eskubideen Europako Agentziak (European Union Agency for Fundamental Rights)
2013an argitaratutako datuen arabera,
hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa eta/edo sexu-indarkeria pairatu du 15
urte zituenetik; bost emakumetik batek jazarpena pairatu du; bi emakumetik
batek sexu-jazarpen mota bati edo gehiagori aurre egin dio.
"EBn, emakumeen
% 18k jazarpena pairatu du 15 urte zituenetik, eta emakumeen % 5k jazarpena
pairatu zuen inkesta egin aurreko 12 hilabeteetan. Ehuneko horiek esan nahi
dute EB-28n 9 milioi emakume jazarpenaren biktima izan zirela 12 hilabeteko aldian.
Bildutako datuen
arabera, hezkuntza-maila handien duten emakumeek pairatzen dute indarkeria
gehien bikotetik kanpo. Lehen Hezkuntza egin duten emakumeen % 19k indarkeria
fisikoa eta/edo sexu-indarkeria pairatu du bikotetik kanpo 15 urte
zituztenetik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten emakumeen % 22k eta
goi-mailako hezkuntza duten emakumeen % 27k, berriz, adierazi dute
indarkeria-mota hori pairatu dutela bikotetik kanpo 15 urte zituztenetik".
Unibertsitateko titulu bat eskuratu duten emakumeen bi herenek baino gehiagok
(% 69) sexu-jazarpena pairatu dute 15 urteko zituztenetik. Gutxi gorabehera,
emakumeen % 12k adierazi du helduren batek sexu-indarkeria pairarazi diola 15
urte zituenetik; EBko 21 milioi emakumeri dagokio kopuru horri, gutxi gorabehera.
Sarritan, harreman afektibo eta sexualak aukeratzean, erakarpena eta
desira estu lotzen dira menderatzearekin, kontrolarekin eta sufrimenduarekin,
eta erabat aldentzen dira maitasunetik eta grinatik. Pertsona
posesiboekiko erakarpena sentituz gero eta jeloskortasuna maitasunarekin
identifikatuz gero, mendekotasuna onartzen da, autoritatea ezartzen da eta
bizitzako elementu garrantzitsuei eta norberaren espazioari uko egiten zaie
nesken kasuan. Mutil batzuek neska batzuekin
duten jokabidea, askotan, maitasun-erakusgarritzat hartzen da eta ez
genero-indarkeriaren adierazletzat; esate baterako, adiskideak, ordutegiak,
arropa, mugikorra, sexualitatea, gorputza… kontrolatzea. Berdintasunean oinarritutakoak ez diren eskema horiek
ez dira harreman heterosexualetan bakarrik gertatzen.
Ezinbestekoa da, hortaz, genero-indarkeria
hezkuntza-etapetan nola azaleratzen den ikusaraztea, prebentzio-programa
eraginkorrak abiarazteko, kasuak garaiz hautemateko eta hezkuntzaren aldetik
erantzuteko sistema eraginkorrak sortzeko.
Hezkuntza-ekintza eraginkorra izan dadin, genero-indarkeriaren landu behar da
haurtzarotik; berdintasunaren aldeko portaera eredu, jarrera eta harremanetan
gizarteratzea. Kontuan hartu behar dira komunikabideek sustatzen dituzten
ereduak, erakargarria nor den eta nor ez erabakitzean berdinen taldeak duen
garrantzia eta irakasleok eta helduok gure elkarrekintzetan dugun eginkizuna,
hots, pertsonei nola begiratzen diegun, nori ematen diogun arreta, nori buruz
hitz egiten dugun eta nola. Maiz desenkusatzen ditugu indarkeria-ekintzak
("beti izan da horrela", "ez esajeratu") eta jotzen ditugu
erakargarritzat indarkeria-jokabideak dituzten mutilak, balio positiboak emanez
("handik honakoa da").
Komunikabideek ere desiraren (erakargarria denaren) hizkuntza hori
erabiltzen dute, eta indarkeriarekin lotzen dute ("gaiztotxo, seduktore,
zital, mendekari eta handinahi, morrosko").
Aniztasun afektibo eta sexualean hezi behar dira
haurrak. Maitasunari buruz hausnartu, zer kontatu diete maitasunari buruz
filmetan, telesailetan, kantetan, gazteentzako aldizkarietan eta lagunen
artean. Indarkeria ez dagokio maitasunari;
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina