kontzeptu honen barnean
daude emakumeen aurkako egitura-indarkeriatik hasi eta indarkeria sinbolikotik
jarraituz, indarkeriaren manifestazio guztiak:
-Sotilak -Esplizituak
-Ikusteko zailak
-Begi bistakoak
Indarkeria matxista ez da
emakume batzuen banakako arazoa ez emakume guztiena, jendarte osoarena baizik,
mundu mailan ageri dena. Indarkeria matxista arazo politikoa da.
feministak:
a-Gizonen inplikazioa
maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz.
b- Emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.
1. Maitasun erromantikoaren
mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen identifikazioa eta
salatu-gainditzeko esku hartzea.
3. LGTBQ+fobiak bistaratzea
eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Maskulinitate berriak
Patriarkatuak mutil/gizonei
emandako pribilegioei uko egin behar diete eta hori ez da erreza. Baina egia
da, bestalde, mutil izateko erak eta aukerak zabaltzea eskertuko dutela;
lehenago edo beranduago, neurri batean edo bestean, guztiek baloratuko dute
haien bizitzan dituzten sexu/genero/orientazio-sexualarengatiko mugak
gainditzeko aukerak badaudela jakitea eta baita, askatasunez eta ezkutatu gabe,
zer nahi duten izan zein haien eraikuntza-prozesua erakusteko aukerak ere.
Autodefentsa feminista
Beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu eta indarkeriarik gabeko jendartea sortzea da helmuga. Bide honetan hauek izango lirateke hezkidetzak ikastetxeetan landu beharreko erronkak:
● Emozioen arloa:
mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen
ikastea funtsezkoa da. Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi izango da;
halaber, ahulak izateko eta ahul agertzeko eskubidea aintzatetsia.
● Zaintzaren esparrua:
mutilek duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza
behar duen ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko
erremintak haien eskuetan jartzea ezinbestekoa da.
● Indarkeria matxistak: hauen aurkako
jarrera aktiboa sustatzea nahitaezkoa izango da.
● Autoestimuaren esparrua:
autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.
● Burujabetasuna:
➔ Zenbait trebetasun eta eskubide landu.
➔
Emakumeen arteko elkartasunaren garapena landu.
● Indarkeria matxista:
➔
Erasoen identifikazioa landu, emozio eta sentipenei garrantzia eman.
➔
Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri.
➔
Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu.
ARTIKULU INTERESGARRI BATZUK:
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2346/genero-indarkeria
EZ DAGO BIOLENTZIA MATXISTAK BAINO GEHIAGO HILTZEN DUENIK
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2342/josebe-iturrioz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina