Indarkeria matxista, gizaki
arrak, bere figuratik erabiltzen duen indarkeria da. Begirada horren bidez
desiragarria dena eraiki da, portaerei dagokienez, eta, beraz, definizio
horrekin bat ez datozen portaeren desegokitasuna ere bai. Indarkeria matxista
arazo politikoa da, hortaz, guztion ardura da kolektibo zein pertsonal mailan.
Errotik desagerrarazi nahi badugu ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna
onartzea, patriarkatuak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko hezi baititu
eta, ondorioz, haiek baitira erabiltzen dutenak. Gizonei biologikoki gizon
izateagatik ematen zaizkien balio, ahalmen eta gaitasunekin eratu dira
gizontasun ereduak. Kultura eta une historiko jakin baten emaitza dira.
Indarkeria matxista
transmititu eta errotzeko sistema patriarkalak duen erreminta eraginkor bat
maitasun erromantiko da.
Indarkeria matxistari aurre
egiteko tresna garrantzitsua Autodefentsa Feminista da; emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia.
Indarkeria matxistaren aurka, gizonezkoek ere badute zeresana eta zeregina.
Historian zehar gizonei gizontasun eredu bat exijitu zaie eta badira eredu
horretatik alde egin nahi duten gizonak.
Euskal Herrian 2010ean sortu ziren lehen gizon Taldeak, baina azken
urteetan egin da ageriko berdintasunaren aldeko gizon taldeen lana. “Benetako
berdintasuna” lortzea dute helburu, eta kritiko dira egungo gizontasun
ereduarekin.
Berdinzalea, maitekorra eta goxoa den gizon baten eredua sustatu nahi dute,
sentimenduak azaltzen dakiena.
Gizon Taldeak
-
Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde
kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko
Jaurlaritzaren ekimena: Gizonduz.
Indarkeria matxista gainditzeko hezkidetzak dituen erronkak:
-
Kontzientzia hartzea.
-
Autodefentsa feministaren beharra.
-
Neskak beldurretik aske heztea.
-
Norbere buruaren ezagutza garatu eta baloratzea. Autokonfiantza
eta segurtasuna eraikitzea.
-
“Ez” irmotasunez esateko ahalmena eraikitzea.
-
Emakumeen arteko elkartasunaren garapena landu.
-
Erasoen identifikazioa lantzea.
-
Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu eta
martxan jartzea.
-
Fisikoko defendatzeko erremintak eskuratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina