Gure Mendebaldeko ikusmolde tradizionalaren arabera, bakea gerra gatazkarik ez egotearekin identifikatzen dugu. Interpretatze honek
zuzeneko indarkeria gabeko egoera azpimarratzen du eta status- quo
iraunkortasuna bermatzeko indar- militarraren erabilpenaren beharraren ideia
zabaltzen du. Gatazkaren zentzu negatiboa azpimarratzen du eta ez ditu indarkeria
mota ezberdinak aitortzen, hau da, egiturazko indarkeria eta kulturala.
Gatazka helburu bateraezinak duten pertsonen artean
ematen da eta hori dela eta gaztaka gure bizitzaren parte bat da. Galtung-ek gatazkaren
ikuspuntu positiboa proposatzen du, hau da: gatazka erronka bat da, adimen
aldetik eta emozio aldetik, gatazkak gure izaerari zentzua ematen dion arrazoietariko bat;
hortaz, positiboa edo negatiboa dena ez da gatazka, aukeratzen den konpobidea
baizik.
Gatazkaren definizio berriak bakearen definizio berria eskatzen du eta
honek oinarritzat kontuan izan behar du:pertsonen artean eta ingurunearekin
hainbat mailatan berdintasun- harremanak izatea, bakea ez dela
estatikoa, prozesua baizik, gatazkari irtenbidea topatzeko moduek definitzen
dutela bakea dagoen ala ez eta gatazkaren trataera eraikitzaileak eta
berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. Laburbilduz, hemen dugu
bakearen kontzeptu berria:
“Indarkeria zuzenik ez egotea
eta justizia eta adiskidetze- kultura ongi sustraituta egotea. Helburua
egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea da. Gisa eskubideak
globalizatu nahi dira”.
Gatazkari aurre egiteko modu ezberdinak baudaude: alde batetik, gatazka
ez balitz bezela jokatzea edo arazo eta lehia bezela hartzea. Gaztazkaren
trataera egoki batek hurrengo ideia hauek kontuan hartu behar ditu:
1.- Arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeagoak ikastea.
2.- Harreman hobeagoak eta iraunkorragoak eraikitzea.
3.- Bakoitzak bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakitea.
Gatazken analisia eta trataeran hurrengo puntu hauek aztertu behar
genituzke:
-
Pertsonen
ezaugarriak eta gaitasunak.
-
Gatazkei
aurre egiteko ahalmenak.
-
Gatazkan
inplikatuak dauden helburuak, interesak eta harremanak.
-
Arazoaren
fase ezberdinak.
-
Gatazkaren
egitura.
-
Arazoa
zehaztearen garrantzia.
- Gatazkaren
zergatiak eta ondorioak, klabea izango baitira irtenbide positibo bat bilatzeko
eta zenbait trebezi lantzeko etorkizunean berriro ez errepikatzeko.
-
Irtenbide
bat baino gehiago bilatu.
-
Inplikatuen
konpromisoa eta adostasuna irtenbidearen aurrean
Feminismoak ekarpen interesgarriak egin ditu gatazken trataerari eta
lotura estua dute Zaintzaren Etikak duen planteamenduarekin. Carol Gilliganek
emakumeek gatazkak konpontzeko duten eredua azpimarratzen du, non irtenbideak
du garrantzia ez errudun identifikatzea eta zigorra jartzea. Zaintza Etikak
talka egiten du Mendebaldeko kulturan Justiziaren Etika den nagusiarekin; hau
da, printzipio, lege, arau eta ohitura publikoetan oinarritzen den ereduarekin
Hau dena kontuan izanda, hezkidetzak gatazken trataera inguruko positiboa
zabaldu nahi du eta horretarako bost eremu zehaztu ditu:
-
Kontzientzia
hartzea.
-
Curriculuma.
-
Banakako
tutoretza, gatazkei aurre egiteko laguntza zuzena egiteko.
-
Partaidetza
-
Antolakuntza
MEJORAR LA CONVIVENCIA EN EL AULA A TRAVÉS DE LA PREVENCIÓN DE
CONFLICTOS
IGUALDAD Y PREVENCIÓN DE LA VIOLENCIA DE GÉNERO ADOLESCENCIA.
PALESTINAKO ETA ISRAELGO EMAKUMEAK ELKARREKIN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina