2016/02/28

Gatazkei Buruz Hausnartzen





                              
             



 Garai batean gatazkak, zerbait txarra  bezala ikusten ziren. Arrazoia nork zuen esaten zen eta ustezko errudunari barkamena eskatzeko eskatzen zitzaion eta zigorra jartzen zitzaion ere.
Kasu gehienetan, hurrengoa zen mendekua eta gatazka handitzen joaten zen edo okerrera aldatzen .
Eskoletan, irakasleok askotan aurkitu gara konpondu ez dakizkigun egoerak eta gatazken aurrean. Inork ez zigun erakutsi ez magisteritzan ezta gure familietan ere zer egin behar zen, nola lagundu. Inork ez zigun esan ere ez dela zerbait txarra, erronka bat baizik.
Erronka? ba bai, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik.

Bizitzak berezkoa du gatazka, elarren arteko harremana bera da gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka.Gatazka ez da ez positiboa ez negatiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.

Ideia honek beste mundu bat ireki zigun ikastetxean (neri behintzat). Gatazkak erronka bezala hartu, enpatia landu, denbora eskeini eta bi aldeak ikusten saiatu.
Gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke:
-arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
-harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
-nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
Beraz, onura handiak dudarik gabe.















Aste honetako gaia gatazka trataeran beste ate bat zabaldu zait. Gatazka eta generoa 
Gatazken trataeran ere genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da:
-Enpirikoki,gatazken zergatiak eta ondorioak ezagetzeko.
-Kontzeptualki, sakonean ulertzeko.
-Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.




Gatazken trataera hezkidetzaikea izateko Isabel fernandezek bost eremu landu behar direla esaten du

kontzientzia hartzea
curriculuma
banakako tutoretza
partaidetza
antolakuntza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina