I
Indarkeria
hitzarekin helburu zehatz bat lortzeko, pertsona bat menderatzeko edota zerbait
inposatzeko indarra erabiltzen dela
adierazi nahi da. “Indarkeria
matxista” Arartekok defendatutakoa indarkeria sexista errotik kendu beharra
dago eta arazo politikoa denez guztion ardura da kolektibo zein personal
mailan.
Indarkeria matxista terminoaren erabilera bultzatzen ari dira
ahalik eta garbien azaldu nahi delako gizonak direla eragileak emakumeenganako
indarkeria mota honetan eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian.
Estereotipoak hausten hasiko gara.
Ondoren indarkeria kontzeptuaren inguruan informazioa jabetu
beharra dugu.
Eta adibide argiak bilatu eta ezagutu. Ikasle nagusiekin eta
familiekin ikusteko gomendatzen dut adibide hau:
Indarkerai matxista beraz desikasterako proposamena osatu nahian
lan-ildo lagungarriak izango dira:
- Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza
- Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea. Mikromatxismoa oharkabean pasatzen diren jarrerak dira eta guztiz normalizatuta daude. Mikro = Sotilak diren indarkeria mota hauek bikoteengan ez zeik, beste harreman anitzetan berdin gerta daitezke: lagunen artean, senideen artean, enplegu-esparruan, aldiuneko solas edo eztabaida taldeetan,..
- LGTBIQ+fobiei, sentitzen ez diren heteronormatiboenganako ezinkusia, arbuioa, gorrotoa edo beldurra izateari aurre egin behar zaio kontziente izanez, identifikazioarekin, behin eta berriro esku hartze zehatz batekin, hierarkiarik gabeko eredu (pertsonak, harremanak, elkarte familiarrak) ez normatibo anitzak erakutsiz,… “Izena duena existitzen delako”
Indarkeria matxista gainditzeko estrategia edo bide lanketa
espezifiko hau proposatzen da:
Pertsona guztiek haien bizitzan dituzten sexu / genero /
orientazio-sexualarenganako mugak gainditzeko aukerak egon badaudela
askatasunez eta ezkutatu gabe erakutsiko diegu.
Bakarkakoa eta kolektibokiko autodefentsa feminista eta sororitatea
erabiliko ditugu desoreka egoera honetatik irtetzeko
Hemen, mozoiloen udalean, “Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan erakundeak
koordinatzeko tokiko Protokoloa”
martxan dagoela harro sentitzen gara guztion ardura delako eta indarkeriarik
gabe bizi nahi dugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina