Gaur arte ez neukan sare sozialik. Ezta bat ere!!!! Ezagunak bai, baina,
besterik ez.
Facebook izan zen lehena, ezta? Orain dela 10 bat urte? Bada … nire lagun
batzuk une horretan apuntatu ziren sare sozialera; ni, berriz, ez.
Ez naiz inoiz fidatu, edo, hobeto esanda, ez diot inoiz abantailarik
atzeman. Desabantailarik bai, ez dakit zein puntutaraino nahi dudan niri
buruzko informazioa zabaldu. Gainera, ikasleak direla medio, are gutxiago.
Harritu eta haserretu nau ikusteak erabat kontrolatua gaudela. Esate
baterako, Twitter-en kontua sortu bezain laster telefonoan edo posta
elektronikoan izandako kontaktuak agertu zaizkit zuzenean. Eta, kontaktuen
artean ikasle ohiena eta orain dela urte
askoko ezagunak. Ez dakit… gehiegi da.
Ikusten denez, ez nabil oso baikorra. Ez nuen inoiz esango Facebook,
Twitter eta holakoak izango nituenik!!! Egoera honetara moldatu behar…
Hala ere, seguru nago sare guztiei etekinik aterako diedala ikastaro
honetan. Egon badaude gauzak eginak eta,seguru,
geuk ere ekarpen interesgarriak egingo ditugu.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/lehenengo-aldiz-sare-sozialetan.html
ErantzunEzabatu