2015/10/18

Saretzen!


Komunikatzeko modu berriak eskaintzen dizkigute sare sozialek, harremanak sortu eta sendotzeko, edukiak elkarbanatzeko, ekarpenak egiteko…
Nerabezaroan ezagutu nituen Messenger, Picasa, My space, Fotolog eta  Tuenti. Egun, Google +, Twitter, Facebook, Pinterest eta Instagram-en saltseatzen dut, hala ere, sekula ez naiz izan uhin bidezko sareei apologia egin zalea; erabilera desegokia dela-eta, erabilgarriak baino, kutsakorrak iruditu zaidalako; Kontrol soziala, irudiari gehiegizko miresmena, jarrera sedentarioa etab.
 
Hala ere, emakumeok espazio publikoa okupatu behar dugun heinean, sarean ere egon behar dugu. Kalean, ikastetxean, gaztetxean, lantokian, etxean… egiten dugunaren osagarri izan behar du uhinen bidezkoak. Sare sozialak erabilera pertsonalerako ez ezik, iritzi politiko eta soziala eman eta zabaltzeko ere balio dute, eta ildo horretatik sortu da Ziberfeminismoa deritzon korrontea ere; Patriarkatua bistaratu, deseraiki eta jendarte parekideago bat harilkatu nahian. Ziberaktibismo feminista sustatzen duten proiektu ugari daude sarean; Klitto, Pikara, Beldur Barik, GeuBiok!, Proyecto Kalho… 

Eragin dezagun sareetan, baina ez gaitezen sofatik “egiten” duten “aktibista” bihurtu.
 
4 emakume aditu, Sare Sozialek feminismoei eskaintzen dizkien aukerez berbetan; Saioa Iraola, June Fernandez @marikazetari eta Leire Narbaizaren @txargain. Idurre Eskisabel @idurreski moderatzaile lanetan. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina