Nire
egunerokotasunean ez naiz sare sozialen erabiltzailea izan, nire
inguruan oso ezagunak diren arren, ez naiz inoiz hauen erabiltzailea
izan.Mundu honetan berria naizela esan nezake, beraz erronka handia
da aurrean dudana, asko ikasteko, esperimentatzeko, aukera berri asko
zabaltzen ari zaizkit.
Gaur
egin bizi dugun informazio bonbardeaketan sare sozialak eta
teknologia orokorrean dira sistemak bere erreprodukziorako
erabiltzen dituen tresna nagusienetakoak, kontsumismo indibidualista
eta patriarkarrean oinarritzen direlarik. Baina tresna horiek aldi
berean aldaketarako aukera izugarriak ematen dizkigute. Eta
horretarako ezinbestekotzat jotzen dut beldurrak alde batera utzi eta
mundu hau ezagutu eta bertan murgiltzea, hitz eginez, eztabaidatuz,
ahots ezberdinak errespetatuz, horien inguruan ikasiz, bultzatuz,
gure identitate anitzak sortuz, aldatuz, gure buruen ordezkaritza
ezagutzera eramanez, subjektu aktibo izanez, kolektiboan jardunez,
harreman eredu berriak sortuz...
Guzti
horretarako ezagutu ditugun sare soziala oso baliagarriak dire uste
dut, elkarlanean aritzeko, konplizitatetak bilatzeko, gure ahotsa
kaleratzeko, ikasteko, hezteko, saretzeko... Sistemak erabiltzen
dituen tresnak ezagutzea ezinbestekoa dela uste dut horietan eragin
ahal izateko. Eta horretarako oso garrantzitsua iruditzen zait
ikasleekin, umeekin, gazteekin sare sozialen inguruan hausnartzea,
haiekin konpartitzea, haiekin batera ikastea, esperimentatzea, horien
kontsumo egoki batera bideratuz.
Aukera
paregabe honen aurrean beraz, ahaldundu gaitezen sare sozialetan ere
eta egin dezagun hauetan iraultza morea!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina