IDENTITATE SEXUALAK: SEXUA
ETA ORIENTAZIOA
Genero identitate eta genero adierazpena desberdindu dugun bezala, sexu
biologikoa eta orientazio sexuala berezitu behar dira ere.
Sexu
biologikoa eta generoa askotan nahasten diren kontzeptuak dira.
Gehienetan
kanpoko genitalei begira genero rolak ezartzen dira, modu automatikoan ,
kontuan izan gabe identitate sexuala denboran zehar garatuko dela.
Sexu-joera edo orientazio
sexuala pertsona baten nahi erotiko edo amodiozkoen objektua da, bere sexualitatearen beste agerpena izanik. Jacques Lacan
bezalako psikoanalistek kontzeptua sortu zuten, beste adituek lehentasun sexual bezalako kontzeptuak nahiago
arren.
Hetero-normatibitateak jarraitu beharreko eredu dikotomikoak
ezartzen ditu eta arau bihurtzen ditu harreman heterosexualak. Ideologia honen ondorioz,
harreman ez heterosexual guztiak arbuiatu, alienatu egiten dira, eta anormal kontsideratzen dira. Honen
ondorioz, homofobia eta lesbofobia elikatzen da.
Heterosexualitatea eta heterosexualak gutxietsi
egiten dira eta, eta arau hetero-normatiboak, beste sexualitate batzuen
diskriminazioa dakar legeetan, kultura-eremuetan eta politikan.
Hau dela eta duela oso gutxi arte
ez da hitz egin orientazio sexualari buruz askatasunez ezta osotasunez ere.
Sexu-orientazioen arabera modu teorikoan azaltzen dira
hiru aukera:
Homosexuala: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena (lesbiana/gay).
·
Heterosexuala:
beste sexukoa den pertsonekiko desira duena.
· Bisexuala:
sexu bereko zein beste sexuarekiko desira duena.
Baina aukera hauek ez dira nahikoak errealitatearen
aniztasuna adierazteko:
· Asexuala:
inorenganako eta inolako desira sexualik sentitzen ez duena. (Kontrakoa
alosexuala: besteenganako desira sentitzen duena)
· Heteromalgua:
heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira
afektibo/sexuala duena.
· Homomalgua:
homosexuala sentitzen dena baina tarteka beste sexuko pertsonekiko desira
afektibo/sexuala duena.
· Pansexuala / Omnisexuala: sexu- edo
genero-identitatearen gainetik pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena
(bisexualek, ordea, bai ematen diote garrantzia).
·
Demisexuala:
hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena.
·
…
Zentzu honetan Josebe Iturrioz-ek
esaten duena asko gustatu zait:
IDENTITATEA ETA ANIZTASUNAK
Identitatea berriz oso esperientzi anitza izan daiteke, segun
non, norekin eta nola zauden sentimenduak batzuk do besteak izan daitezke.
Identitatea, pertsonak izateko modua da. Aukera bukaezina
da, zer sentitu, nola agertu edo egon eta guzti hauen konbinazioa munduan
egoteko aniztasuna da.
Hala ere, pertsona bat definitzeko, kontuan izan behar
duguna da pertsona horrek zer sentitzen duen eta nola sentitzen den. Eta azken
ha da egin ez dena gizarte patriarkalaren eraginez. Arau hetero-patriarkalak ez
dute utzi errealitate hau adierazten, agertzen. Eta agertu egin direnean
estereotipatua ikusi da eta klinikizatu egin da, hau da jende hau gaixorik
dago, ez da normala.
Hetero-patriarkatuaren eragina, nola ez, eskoletara iritsi
da eta bertan dago, horregatik genero aginteak betetzen ez dituzten haur eta
nerabeek asko sufritzen dute.
LGTBIQ+ ERREALITATEAK ETA LESBIANISMOA HAUTU POLITIKOA
LGTBIQ+L(esbiana)G(ay)T(rans)B(isexual)Q(ueer)I(ntersexual)
+ (bestelako identitate eta praktika anitzak).
… las iniciales LGBT se han utilizado para denominar de forma
inclusiva a todos los individuos y a las comunidades que se identifican como
lesbianas, gay, bisexuales o transgƩnero o aquellos/as que tienen dudas acerca
su sexualidad y/o identidad de gĆ©nero…
TRANS* AK
Trans kontzeptuak
bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea,
gorputz, desira eta identitatearen trantsizioan dagoen jendea, eta genero
aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.”
... La persona transexual es aquella que no
estƔ de acuerdo con el gƩnero que le asignan al nacer (antes de nacer incluso,
ya se nos asigna un gƩnero y todo lo que ese gƩnero conlleva
¿Es niƱa o niƱo?...
... Las personas transgƩnero tampoco estƔn de
acuerdo con el gƩnero que se les asigna al nacer, pero rechazan el binarismo de
gĆ©nero y no suelen identificarse ni como hombre, ni como mujer. AsĆ que en la
mayorĆa de los casos, no se someten a cirugĆa para asignarse a un gĆ©nero concreto
...
Transexualitateak gizarte
gatazka ugari sortzen ditu, baita kezka handiak guraso eta irakasleengan.
Beldurra eragiten du, bai transexualengan bai haien ingurukoengan, eta ia ez
dago transexualitatea zer den eta errealitate horri nola heldu azaltzen duen informazio
egokirik.
Trans pertsonak prozesu pertsonal batetik
pasatzen dira, prozesu zaila eta konplexua. Prozesu indibiduala, erritmo,
ibilbide eta helmuga desberdinak dituztelarik.
Oso interesgarria TVE2an 2014ko
ekainean egindako programa:
https://www.youtube.com/watch?v=QJEfPyBtHBI
https://www.youtube.com/watch?v=QJEfPyBtHBI
GORPUTZ ANITZAK
Gorputza da feminismoaren aldarrikapen garrantzitsu bat.
Egun emakumeen gorputza objektu bihurtzen dira, neskenak
hipersexualizatu egiten dira eta emakumeenganako exijentzia maila bere
gorputzarekin izugarria da.
Horregatik da hain garrantzitsua feminismoaren borroka.
Patriarkatuaren nahia emakumearen gorputza kontrolatzea da
eta emakumeena izan beharko du aske izatea bere gorputza norberak nahi duen
modua izateko.
Oso interesgarria Beldur
Barik-en egindako hausnarketa:
HEZKIDETZA ANIZTASUNAREN SUSTATZAILE
Hezkuntza Sistemak sustatu behar du Giza Eskubideak
bermatzen direla pertsona guztiengan, hau da ikasle, irakasle eta eskola
komunitatea osatzen duten pertsona guztiengan.
Hau dela eta sexu aniztasuna adierazten duten pertsonak
eskubide guztiak izan beharko lukete besteak bezala.
Giza Eskubideak aniztasun sexuala duten pertsonengan
definitzen dira Yogyakartako Printzipioak:
Nire ustez eskola inklusiborantz joan behar dugu, inklusioa
bere osotasunean hartuta. Filosofia honen barruan aniztasuna (mota guztietakoa)
aberastasuna kontsideratzen da eta honek eskolarako abantaila bat izan beharko
luke.
Eskolak bermatu behar du ikasle guztiak pertsona bezala
garatu ahal izateko aukera berdintasuna dutela eta bide honetan hezkidetza funtsezkoa
da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina