XX, emea; XY, arra. Hori da irakasten duguna,
eta, kasu gehienetan, hala izaten da.
Batzuetan, ordea, errealitatea bestelakoa
da eta beste kasu horiek agerian uzten dute sexu-banaketa bitarrak ez duela
islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna, baina
legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazten du.
Sexu-orientazioak edo desirarenak pertsonaren
zaletasun afektibosexualei buruz hitz egiten digu. Sistema patriarkalak
aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea.
Eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen
den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala. Ugalketa
du helburu nagusia eta honek markatuko du “ona” eta “txarra” denaren arteko
hierarkia: heterosexualitatea eta sexualitate ugalkorra goiko partean izango
direlarik.
Josebe Iturriozek esaten duen moduan “zure
sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren.”
Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko,
egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien
ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza.
Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol
estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen
transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren
jendea.
Interesgarria da Zuriñe M. Baztanek ematen duen definizioa:
“Heteropatriarkatu arauemaileak –indarrean dagoen binarismoaren barruan-
gorputz fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez
datozkien pertsonek bizi duten errealitatea da transexualitatea”.
Transizio prozesua interesgarri ageri da une
honetan: jaiotzerakoan egokitutako sexua utzi eta genero-identitate aldetik
nola agertu erabakitzeko prozesua hain zuzen ere.
Hon hemen Josebe Iturrioz Lópezen transfeminismoari buruzko Hitzaldia:
Esparru feministetan gero eta gehiago hitz egiten da
“lodifobia”ri buruz; ez depilatzeari buruz, ezgaitasunen bat duten pertsonen
zein adineko emakumeen sexualitateari buruz. Gorputz, desio eta sexu praktika
anitzak politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa iruditzen zait, baina
benetan lortu al dugu edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea eta
erotismoaren mugak zabaltzea?
HEZKIDETZA ANIZTASUNAREN
SUSTATZAILE IZAN BEHAR BALDIN BADA:
● Sexu-genero sistema salatu eta gainditu behar du.
● Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna
askatasunean garatzeko eskubidean sinestu behar du.
● Heteronormatibitatetik aldendu behar da.
● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez
eta errespetuz bistaratu behar du.
● Sexu-genero rolak eta genero aginduak
betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaini behar die.
● Edozein aurreiritziren ondoriozko
indarkeria-egoeraren aurrean esku hartu behar du.
● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza
positiboaren alde lan egin behar du
● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa
sustatu behar du.
Norberaren
eta gainerako gorputzen aniztasuna era positiboan bizitzea, bizitza osorako
erronka ederra!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina