2016/02/12

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen


Pentsamolde patriarkala kategoria dikotomikoetan oinarritzen da errealitatea aztertzeko. Pertsonen sexua (sexu biologikoa) sailkatzeko orduan ere, jaioberritan, kanpo genitalak zein diren kontutan hartzen da, eta haurra mutil edo neska izango da, baina sexu-banaketa bitarrak honek ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna.

Sexu-orientazioak edo desirarenak pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz egiten digu. Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea. Eta heterosexualitatea da patriarkatua irauteko tresnarik garrantzitsuena. Sailkapen honek ere iskutatzen du benetako errealitate anitza.

Sexu orientazioa haurtzaroan hasten da eta eraikitze prozesu bat da. Baina oraindik gure gizartean zenbait joerak ez dute onarpen bera. Adibidez, pertsona bat erakarpen homosexuala sumatzen hasten denean, hori ezkutatzeko joera izango du nagusiki, mespretxatu eta baztertuko duten beldurrez. Beraz, indarrean dagoen patriarkatu sistema gainditu beharrean gaude gure gazteen sexualitatea eraikitzeko prozesua librea izan dadin.

Pertsonen desirak agerian jartzen dituzte errealitate anitzak eta konplexuak. Eta desirak kategorietan sailkatzen aurrera joan ahala, kategori berrien presentzia eskatzen du:
Homosexuala – Heterosexuala - Bisexuala - Asexuala – Alosexuala – Heteromalgua – Homomalgua – Pansexuala/Omnisexuala – Demisexuala..... Agian pertsona bakoitzarentzat bat?




Identitatea definitzerakoan sentitzen duena da garrantzitsuena, identitate hau jendarte patriarkalean ikusezin geratzen da askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten da.

Gizaki sexudunak garela ez dago zalantarik baina norberak bere sexua izateko eta sentitzeko modu bakarra du”: GORPUTZ ANITZAK

Gai honen inguruan “Berdindu eskola” taldeak eskoletan egiten ari diren lana primerakoa izaten ari dela ikusten dut. Bereziki ikasleekin geletan aritzeak azpimarratzeakoa da. Ikastalde bakoitzean bi saio gauzatzen dituzte eta hauengandik jasotzen duten balorazioa oso ona izaten ari da. Ea ba programa honekin aurrera egiten den! Gazteek merezi dute!

Saioak gauzatzerakoan egin dituzten ikerken ondorioz, datu esanguratsu hauek jaso dituzte:

Gazteen % 62k ekintza homofoboak ikusi ditu eskolan eta eskola inguruan, eta % 45ek eskola lagunak LGTB jarrerak izateagatik baztertuak izan direla uste du.
Nesken % 45ak onartzen du euren gelako lagunek horrelako jarrerak dituzten pertsonak baztertuko lituzketela. Mutilen artean, berriz, % 36,6ak du iritzi hori.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/informazioa/berdindu-eskolak/r45-berdgtra/eu/

Eskolan erronkak:


Aniztasun afektibo-sexualarekin lotutako edukiak curriculumean eta material didaktikoetan zeharka txertatzea

Irakasleei eta gurasoei homofobia identifikatzeko eta hari aurre egiteko formakuntza ematea

LGTB elkarteekin elkarlanean aritzea

Errespetuzko jarrerak lantzea eta aniztasunak aberastu egiten gaituela ikuseraztea.
Pentsamolde patriarkala kategoria dikotomikoetan oinarritzen dela” errealitatea aztertzea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina