2016/02/07

IDENTITATEAK GAKOAK


Identitateak dimentsio indibidualean eta sozialean osagarri anitzak ditu. Beste pertsonengatik bereiztea eta aldi berean talde baten partaide izatea ahalbidetzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Identitatea beraz, eraikuntza pertsonal eta banakakoa izateaz gain, eraikuntza soziala ere bada. Parsonsek adierazten duen moduan, identitatea, gizarte sisteman partekatutako eta orokortutako balioen, arauen eta kode kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da.




Norbanakoaren identitatearen eraikuntzan generoak berebiziko garrantzia dauka identitatea baldintzatzen baitu. Genero identitatean sakondu baino lehen, ezinbestekoa da sexu-identitateaz hitz egitea.

Sexu identitatea: pertsonen ezaugarri biologikoen araberako sailkapena dena, hau da, zakilarekin jaiotzen diren pertsonei arra deitzen diegu eta aluarekin jaiotzen direnei emea. “Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna, sexu anbiguotasun handia daukatelako edo sexu bien ezaugarriak dauzkatelako”.
Genero identitatea: Horren gainean egiten den eraikuntza sozial eta kulturalari genero deitzen zaio, eme jaiotzen denari emakume izatea egokitzen zaio eta arra denari gizona. Kontzeptu oso artifiziala da, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako.

Monique Wittinek honakoa esaten du: “El sexo se toma como un “dato inmediato”, un “dato razonable”, “rasgos físicos” que pertenecen a un orden natural. Pero lo que creemos que es una percepción física y directa es sólo una construcción mítica y compleja, una “formación imaginaria”, que reinterpreta los rasgos físicos (en sí tan neutrales pero marcados por un sistema social) a través de la red de relaciones en que se perciben”.





Genero identitatea eta genero adierazpena kontzeptu berdinak dira?

Raquel (Lucas) Plateroren hitzetan genero-adierazpena hau da: “eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu ezberdinak”. “mendebaldean, sistema bitarrak mundua bi kategoriatan banatzen du: emakumeak eta gizonak. Hala ere, pertsona batzuk ez dira hauekin identifikatzen: gerta daiteke biekin identifikatzea edo ez bata ez bestearekin. Haustura hauek erreakzio negatiboak eragin ditzakete, transfobia besteak beste, erantzuteko modu honek identitatearekin baino gehiago, genero-rolekin eta estereotipoen zorrozkeriarekin zerikusia duen erantzuna.”

Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute. Identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da. Nabarmena da identitateak anitzak direla eta horien kontzeptualizazioa anitza izan behar duela. (zisgeneroa, zisexuala, transgenero, transexuala, trabesti, cuirgenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangeneroa, sasi-gizona/sai-emakume, trans*.)

Beraz, genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. Adibidez, zis edo trans pertsonek izan dezakete adierazpen neutroa, maskulinoa, femeninoa edo nahasia janzkeran, jarreran... eta horrek ez du zerikusirik izan behar bere identitatearekin. Zenbait emakume zis maskulinoak dira, zenbait gizon zis femeninoak eta abar.

Laburbilduz, genero-identitatearen garapenean faktore asko daude. Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da. Kulturak, gizarteak eta banakako faktoreak eragileak dira, beste batzuen artean adina, maila sozio-ekonomikoa, gizartean eta lan munduan partaidetza, eta abar. Horien arabera genero-identitateen aldaketa ikusiko da ere bai. (Barbera, 1991; García & Oliveira, 1994; Katz, 1986).

Sistema heteropatriarkala iraultzeko ezinbestekoa da sexu-genero sistemaren apurketa ematea. Zentzu horretan feminista batzuek honako ekarpenak egin dizkigute “generoa ez da garena, egiten duguna da”, egoteko modu bat da eta ez izateko modu bat”...
Horrekin lotuta, Queer teoriak ikuspuntu aldaketa ekarri du. Dikotomietan oinarrituta dagoen sistemarekin haustura emateko genero identitatea kolokan jartzen du.





Nire ustez, kontuan hartu behar dugu identitatearen eraikuntzak gizartean eragina duela. Horrela identitateen eraikuntza askea edo ahalik eta askeena izaten lagundu beharko dugu gizarte anitza eta justua eraikitzera bidean. Horretarako ezinbestekoa deritzot ertzetan dauden identitateak erdigunera eramatea, ahalduntzea subjektu aktibo bilakatzeko,gizartean eragin ahal izateko, eskuratutako botere horren bidez sistemaren eraldaldaketa posible izan dadin.

Heziberri 2010 proiektura jotzen badugu honakoa topa dezakegu Oinarrizko hezkuntza xedeetan: Hezkuntza‐xedeek pertsona guztien hezkuntza‐prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote.
b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.”
Esaldi horretan jasotzen diren aspektuen garapena bermatu ahal izateko eta beraz, ikasleek euren identitatea modu askean eraikitzen dutela ziurtatzeko honako gakoak ezinbestekoak direla deritzot:

  • Eskola espazio segurua izan behar da hezkuntza komunitate guztiarentzat
  • Indarkeriaren prebentzioa: fobia guztiekin amaitu
  • Sexu-genero sistematik eratorritako estereotipo guztiekin amaitzea (curriculumean zein baliabide, hizkuntza, portaera...)
  • Eskolak aniztasuna bermatzen eta ikustarazten duten baliabideak eta ereduak eman beharko dizkie ikasleei



Inguru hurbilean emandako aurrerapenei dagokionez, transexualitatearen gaia azpimarratuko nuke. Honekin ez dut esan nahi transfobia existitzen ez denik, izan ere, oraindik ere kolektibo honek eraso ezberdinak pairatzen jarraitzen ditu. Baina egia da jendarteak modu teorikoan baldin bada ere eta oraindik ere sinesmen faltsu ugari gainditu behar badira ere, aurrerapausuak eman dituela gai honi dagokionez eta lehem baino onartuagoa dela kolektibo hau. Honekin lotuta hona hemen MASKARAK dokumentala:







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina