2016/02/12

Identitateen eta aniztasun sexualen gainean hausnartzen



Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Aste honetan identitate eta aniztasun sexualei buruz jardun gara.


Sexu biologikoa, har edo eme eta kasu gutxi batzuetan bi sexuen ezaugarriak maila ezberdinean garatzen dituztenak (intersexualak). Puntu honetan azpimarratuko nuke har edo em kategorietan kokatzen ez diren pertsonen onarpenean. Askoz ere malguagoak izan beharko ginatekela pentsatzen dut eta agian gure agirietan sexua agertzeari uzi beharko lioke. Azken finean persona gara, kitto.


Intersexualitateari buruzko artikulu hau interesgarria eta argigarria iruditu zait: "Los 9 mitos sobre la intersexualidad".


Sexu orientazioa, sexualki erakargarria nor suertatzen zaigunaren arabera, heterosexual, homosexual edo bisexualak izan gaitezke. Oran dela gutxi arte, gure gizartean heterosexualitatea zen araua, azken denboran alor honetan aurrerapausotxo batzuk egin ditugula iruditzen zait.

Interesgarria iruditu zait pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun
konbinaketa amaigabeen ideia eta nola gure kulturak, ezagutzen duguna izate hori gu konturatu gabe ikaragarri mugatzen duen.


Gorputz anitzen atalak zer pentsa handia eman dit baita ere. Gorputz normatiboen ideia, lodifobiarena... Gorputz heziketako irakasle bezala gai hauek kezka handia sortu didate eta hauetan sakontzen jarraitu behar dudala garbi ikusi dut. Normaren arabera gehiegizko pisua eta bizitza sedentarioa duten ikasleei ariketa fisikoa egitea eta elikadura zaintzea gomendatzen diet osasunaren mesedetan. Kontu handiz egiten badut ere ikasleei zet norainoko mesedea egiten ote dien berraztertzeko beharra sentitu dut.
Artikulu honestan gehiegizko pisuaren gizarte estigmatizazioari buruz ideia interesgarriak daude.


Aipaturiko gane inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.


Arestian esan bezala gorputz anitzen gaia nire interesekoa da eta argazkilari batek egin zuen ekimenaren berri dakarkizuet. Haley Morris argazkilariak Times Square-n ateratako argazki batean konturatu zen bere atzean zeggen gozonak berataz trufatzen ari zela, eta arrazoe babara bere itxura fisikoa zen. Hau ikusita "Wait watchers" proiektua jarri zuen martxan, non berak bere buruari toki desberdinetan argazkiak ateratzen dizkio eta argazki guztietan zeharkako begiradak jasotzen ditu. Bere helburua gizarteak geihegizko pisua duten pertsonenganako mezpretxua eta estigmatizazioa salatzea da.

Hemen, El Pais egunkarian jaso zaten berria: "¿Por qué todo el mundo mira así a esta mujer por la calle?"



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.



Ez aste honetako gaiaren eraginez bakarrik baizik eta orain arte egindako bideagatik nik ateratzen dudan ondorio garbienetakoa genero estereotipoak gainditzeko beharra. Generoen karga kulturala gabe denok askoz ere libre hezi eta garatuko ginateke. Ez dakit hori posible ote den gure gizartean baino estereotipoak gutxinaka lausotzen joateko ahalegina egin beharko genukeela pentsatzen dut. Ikaragarri aurreratuko genuela sinisten dut.


Ondorengo bideoan ideia interesgarriak azaltzen dira genero estereotipoen inguruan.

Lidia Falcon feminista ezagunaren hitzetan estereotipoak errealitate baten isla dira, ez ditugu estereotipoak aldatu behar, errealitatea da aldatu behar duguna. Nire uste apalean behintzak batak ez du bestia kentzen. Estereotipoak azken finean, eta errealitatearen isla direla onartuta ere, jarraitu beharreko bide itxiak dira, tranpa kognitiboak dira.

Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?

Nire ustez gai guztiak zeharka landu behar ditugu ikasgai guztietan eta maiz aipatu dudan bezala:

  • Genero estereotipos gainditzeko ahalegina egin behar dugu. 
  • Heziketa afektibo-sexuala besar bezala landu behar dugu. 
  • Identitate eta gorputz anitzak ezagutara eman behar ditugu. 
  • Finean mota guztietako aniztasuna aberastasun iturri bezala ikusten ikasi behar dugu eskola osatzen dugun guztiok.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina