“Identitateak pertsonengandik bereizten nau eta, aldi berean, talde
baten partaide sentiarazten nau” Identitatearen
eraikuntza prozesu konplexuan osatzen da dimentsio indibiduala eta sozialaren
osagarri anitzekin.
·
Autokontzeptua nork bere buruaz duen sinesmen multzoa da eta bi dimentsioa edo
osagarri ditu: kognitiboa ( pentsamenduak eta balioak) eta emozioak.
·
Identitatea eraikuntza da. Eraikuntza banakakoa edo pertsonala eta eraikuntza
soziala haurtzaroan hasita, nerabezaroan garrantzitsua eta bizitzan zehar
ematen dira.
Sexu-, genero-identitateak aniztasuna eskatzen du. Sexu-genero
sistema bitarra gainditzeko ANIZTASUNA kontuan harturik, errealitatearen
aniztasuna ikusteko, adierazteko, izendatzeko hiztegi berria erabiltzen hasi
beharra dugu.
Identitatea prozesu irekia da, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen
da, identitatearen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa
delako.
Genero-identitatea genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza
social eta kultural bat da. Genero-identitatearen garapenean faktore asko dago.
Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da, prozesu sortzailea hain zuzen. Generoa egiten duguna, egoteko modu bat da.
Genero- edo sexu-identitateen eraikuntzan gorputzek eta narrazioek
elkar eragiten dute, batez ere gorputz-ekintzen bidez: besteekin elkarreaginez eta
denboran eta espazioan aldatuz, sentitzeko, ibiltzeko, adierazteko, mugitzeko,
ukitzeko, emozionatzeko, janzteko, apaintzeko, erakartzeko zein erakartua
izateko, gozatzeko moduak,…
Hezkuntzan ikaste-irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, Heziberri 2020an definitzen diren oinarrizko zehar-konpetentziekin garapen zuzena eta egokia ematen dela bermatu ahalko da.
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko da honako hau gauzatzeko:
- Komunikazio era hezkidetzailea erabili, aniztasuna adierazteko erak hiztegi zehatzarekin aipatuz.
- AutonomĆa bultzatu elkarbizitza eta errespetua bermatzen.
- Arautegia(k) eguneratu eskubideak eta betebeharrak goraipatuz.
- Partaidetza eta inplikazioa sustatu ideiak ekintza bihurtuz.
- Etengabeko hobekuntzak sortu pertsona osorik errealizatzeko.
Duela gutxi, Nahiko! Programa 2015-2017, II Jardunaldi orokorra,
2016ko urtarrilaren 13an Luixa Reizabal Arruabarrena andereak eskeinitutako saio
interesgarria aipatu nahiko nuke ezkutuko curriculuma egokitzeko / zuzentzeko /
moldatzeko estrategi anitzak zerrendatu zituelako. Benetan gomendagarria !
Eta nire inguru hurbilean,
- Tutoretza Plana eguneratzerakoan Lehen Hezkuntzan NAHIKO! programa martxan jarri zenetik eskola giroan aldaketa nabaria da: ezkutukoa ikusgarri bihurtuz aldaketak, zuzenketak, eredu onak,…ematen direlako.
- Berdindu Eskola-koekin gauaturiko prestakuntzan, besteak beste, hiztegia aberastu genuen handik hona egoera eta identitate anitzak izendatzeko glosario zehatza erabilz.
- Aldarte eta Abipase elkartekoekin tailerrak, hitzaldiak, … egiten ari gara jarduera osagarri antolatuak familia eredu berriak ezagutzen ditugulako.
- Pentazitatetik jaso dugunaren baliogarritasun handikoa izan dela baloratu dugu.
Genero-identitateen inguruan emandako aurrerapen nagusia kontzientzia
hartu dugula da. ZuriƱe M. Baztanek diona:”(…)
Ez da XY zara, beraz, zakildun gorputza; beraz, gizona; eta gizona zarenez,
maskulinitatean hezi beharrekoa. (…) ukitzen ez diren bi lĆnea paralelo bezala
ulertzen dugu gizona edota emakumea izatea. (…)” oso argia da. Eta “Ya estĆ”, ya no me van a llamar
mĆ”s Luken” berria
oso baliogarria da errealitatean ematen
diren identitate anitzak ulertzeko eta pertsona batzuen bizitza eredu hurbilak
izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina