2016/02/12

ANIZTASUNA ONARTU ETA HORREN PARTE IZAN?

Identitate sexualari buruz aritzen garenean, esan behar dugu, oraindik sistema patriarkalaren dikotomi sailkapenak ez duela islatzen errealitatean dagoen aniztasuna.

Izan ere,  gizartea anitza dela guztiok argi dugu, konziente gara aniztasuna dagoela eta gehienok onartzen dugula. Baina zer gertatzen da "aniztasuna" gurean bizi dugunean? Behaketa egin dudanean horrelako egoera batzuk ikusi ditut:

 Bai homosexualak, lodiak,... gizartean daude noski, baina "hobe nire seme-alaba" heterosexuala eta argala "ederra" izaten bada, ezta? Planteamendu honekin adierazi nahi dut benetan "aniztasuna"ren inguruan hitz egiten dugunean, ezin dugu urrun dagoen gai bat bezala ulertu. Horren partea garela onartu eta bizi behar dugu.

Identitate sexuala bi ardatzetan sailkatzen da. Alde batetik sexu-biologikoa. Batzuen ustez sexu-biologikoa "natura"tik etortzen denez argi dago eztabaidarik ez dela sortu behar. Baina egia esan sexu-banaketa bitarrak oraindik ez du islatzen biologikoki (genetikoki, fisikoki, anatomikoki) dagoen aniztasuna, esate baterako: non geratzen dira intersexualak banaketa honetan? Oraindik eskabide bat betetzerakoan zenbat sailkapen aurkitzen ditugu sexua atalean? Legalki intersexualak adierazita daude nonbait?

Beste ardatza sexu-orientazioa da. Orientazio desirarekin lotzen dugu, pertsona baten zaletasun afektibo-sexualak dira. Sistema patriarkalak adierazten digu orientazioan normaltasuna heterosexualitatea dela. Hala ere gure errealitatea nahiko konplexua da eta  argi usten digu orientazio anitzak daudela (Homosexuala, Heterosexuala, Bisexuala) eta identitateekin (Emakumea, Gizona, Intersexuala)  batera hainbat konbinaketa eta kategoria berriak sortzen direla.

Asexuala, Heteromalgua, Homomalgua, Pansexuala/omnisexuala, Demisexuala,...

Enfokea eskolan jartzen badugu konturatuko gara askotan berdintasuna eta aniztasuna lantzen dugula baina errealitate/kategoria guzti horiek bistaratu gabe. Hemen erronka bat dugu. Bik behintzat ikastaro honi esker benetako aniztasunaz ohartu naiz.

Honetarako uste dut pausu handi bat izan dela gaur egun "normaltzat" hartzen diren genero-identitate eta egokitutako sexu biologikoaren adostasunari  CIS aurrizkia jartzea. Hoberena da kategoria guztiak, baita "normalizatuak" ulertzen direnak bere izena izatea. Modu honetan lortzen dugu kategoria guztiak maila berdinean egotea, eta ez hartu berezitzat soikik "izena" duena.

Carlos de la Cruzen iritziz biologikoki jadanik anitzak gara. Izan ere, nahiz eta emea edo arra izan ezin dugu esan gizarteak "emeari" edo "arrari" egokitutako ezaugarri guztiak berdin garatzen ditugula, horren baitan aniztasuna ere dagoelako. (neska batzuk titirik gabe, mutil batzuk titiekin, neskak bizarrarekin edo mutilak ilerik gabe,...).  Aniztasuna gure baitan dago, eta hori eskolan txiki txikitatik bistaratzea eta azaltzea ezinbestekoa da aniztasuna gurekin batera garatzeko.

Honekin lotuta gorputz anitzen gaia agertzen da. Badirudi gorputz anitzen inguruan aritzen garenean gorputz bereziak direla, hots, normalak ez direnak adierazi nahi dugula. Baina justu kontrakoa gertatzen da. Gure ingurura, errealitatera begiratzen badugu ikusiko dugu gizarteak komunibideen bitartez markatzen dizkigun ereduak ez direla errealak eta horien kontra jotzeko beharra dago. Normala zer da? Normala izatea aniztasuna izan beharko lirateke. Hala ere komunikabideek eta kontsumismoak argi usten digute eredu bakarra jarraitu behar dugula eta daukaten eragina sekulakoa da.

Pikaran irakurri nuen artikuluan oso ondo azaltzen da nola bizi dugun egoera. Izan ere, "presioa"ren kontra joatea nahiko zaila izaten da. Asktasuna dugu adibdiez depilaturik gabe hondartzatik ibiltzeko, baita buruan kuleroak eramateko ezta? baina egia esan oraindik gizartea ez dago prestaturik horretarako. Oraindik markatzen diren "erakargarri" ereduak anitzak ez dira eta horien kontra joaten garenok prest eta indartsu izan behar dugu gure burua jendartearen kritikak jasotzeko.



Nire behaketan aipatzen dudan bezala, mutilek ere "presioa" jasaten hasi dira. Modu honetan gazte kuadrilak ikusten ditugunean, neska gazteak bezala,  patroi bereko mutilak ikusten hasi gara (tupearekin, "piti bakeroak", depilaturik, ...)


Egia da beste aldetik gizartea gu geuk aldatzeko gai garela, beraz, pausuak bi zentzutan eman beharko lirateke. Komunikabide eta kontsumismoaren ereduetatik hasi (pausu txikia da baina Barbie berriak aniztasun pitin bat adierazten hasi dira), eta anitzak diren ereduak erakargarriak bihurtu. Beste aldetik gu geuk benetan kritikoak izaten ikasi beharko genuke baita gure gorputza maitatzen , Ahaztu gabe eredu berriak eraikitzeko eta zabaltzeko eragile bihurtu ahal garela.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina