Aurreko
astean identitatearen eraikuntzari buruz aritu ginen, horren barnean
genero identitatea eta genero adierazpena landu genuelarik. Oraingoan
sexu-biologikoan eta sexu-orientazioan sakondu dugu.
Sexu
biologikoa: sexu-genero
sistemaren eraginez, bereizketa dikotomiko bat egiten da haurrak
jaiotzerakoan eta euren genitalen arabera ar edo eme bezala
sailkatuak dira. Kasu batzuetan bi sexuen ezaugarriak garatzen
dituzte haurrek eta intersexual hitzarekin izendatzen dira. Kasu
horietan Amaia Alvarez Uriaren hitzetan “intersexualei
sexu bat ala bestea ezartzen diete, dogmara egokitu ahal izateko.”
Jose
Antonio Rodriguezen arabera “sexu-banaketa
bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki
dagoen aniztasuna,baina legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazi
du”. Beraz, esan
genezake haurra jaiotzerakoan sexua ezartzen zaiola, ezarritakoa eta
sentitutakoa bat egiten duenean ez da arazorik sortzen, bat egiten ez
duenean berriz bai. Gizarteak ez du kasu honen aitortza egiten eta
nahastuta dagoelaren sinesmena dago.
Honen
harira, honako aipamena azpimarratuko nuke:
Eric
Vilainen baieztapena “norbait
emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari
galdetzea izan liteke onena”.
Sexu
orientazioa:
pertsonaren zaletasun afektibo-sexualari dagokio. Sexu aukerak
anitzak dira baina egia da sistema patriarkalak pertsona guztiak
heterosexualak direla aurresuposatzen duela, horren ondorioz ere esan
genezake zentzu batean eraikuntza soziala dela. Sexu orientazioaren
arabera pertsona homosexualak, heterosexualak eta bisexualak daude.
Poliki poliki kategoria berrien izendapenak sortzen ari dira:
asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala,demisexuala...
LGTBIQ+ siglek honako kontzeptuak biltzen ditu bere barnean:
lesbiana, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako
identitate eta praktikak.
Hainbat
mugimendu feministetan, lesbianismoa hautu politiko iraultzaile
bihurtu zen. Beatriz Gimeno: “heterosexualitatea
da patriarkatuaren tresnarik garrantzitsuena eta emakumeen
erresistentzia gorputzarekin hasten da, haien gorputza baitago
jokoan; erresistentzia gorputzak uko egiten dionean eta zapalkuntzari
EZ esaten dionean hasten da. Eta lesbianismoa, beste batzuen artean,
EZ esateko modu bat da.”
Trans
pertsona
cis pertsonen (egokitutako sexu biologikoa eta norberak zer sentitzen
denaren artean adostasuna dagoenean) antonimoa dela esan genezake.
Trans kontzeptua: “genero-rol
estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta
identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun
ikuspegiarekin bat datorren jendea.”
Trangenero
hitzaren agerpenarekin ikuspegia zabaldu egin da “jaiotzerakoan
eman zitzaiona ez den genero batean bizi den pertsonari, baina
kirurgiaren bidez gorputzaren genero markatzaileak aldatu nahi ez
dituenari …”
Gorputza
mugimendu feministaren aldarrikapen inportatea da eta zentzu horretan
gorputz
anitzen eta ez normatiboen apologia egiten du. Geroz eta gehiago hitz
egiten da “lodifobiari” buruz, ez depilatzeari buruz, aniztasun
funtzionala duten pertsonen sexualitateari buruz...
Nire
ustez, aniztasun sexualaren gaia gure eguneroko praktikara eramatea
zaila egiten zaigu,izan ere, ez da batere erraza dikotomietan
oinarritutako jendartetik abiatuta gure helburuak lortzea.
Dikotomietan oinarritzen ez den gizarte aske bat lortzea da gure
azken geltokia. Baina nola lortuko dugu? Eta zelakoa izango da
trantsizio fasea? Nire ustez, abiapuntuan oinarritu behar gara eta
abiapuntu horretan aitortza politikoa ez duten kolektiboak ahaldundu
beharko dira. Horrela,aniztasunaren apologia egin behar da identitate
anitz horiek bistaratuz. Ertzetan dauden identitate eta kolektibo
horiek boterea eskuratuko dute gizartean inziditu ahal izateko.
Hona
hemen gaiarekin lotutako ikerketa edo esperientzia batzuk:
Zelako
erronkak
ditugu eskolan aniztasun sexualarekiko?
- Hezkuntza komunitate guztiak aniztasunaren aldeko jarrera eta kontzientzia izan behar du
- Irakasleek aniztasun sexualarekiko formakuntza jaso beharko dute
- Identitate, gorputz... anitzak bistaratu beharko dira eskolan
- Sistema heteropatriarkalarekiko kritika eta analisia egiteko baliabideak eskaini behar ditu eskolak
- Ikasleen garapen integrala eta askea bermatu beharko da
- Harremanak modu horizontalean eraikiko dira, bakoitzaren beharretatik abiatuta
- Eskola ikasle guztientzako leku segurua izan beharko da
- Indarkeria eta fobia guztiak salatuko ditu eskolak eta horiek prebenitzeko mekanismoak jarriko ditu martxan
- …
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina