2016/02/07

IDENTITATEAK

Identitateez hitz egitean galdera ezberdinak datorzkit burura. Nor naiz? Nor izatea espero dute? Nor izan nahi dut? Eta galdera hauen erantzuna bilatzean dentitatea osatzen duten gako ezberdinekin  egiten dut topo.  Alde batetik, besteengandik ezberdintzen nauten ezaugarriak dira aurkitzen ditut, eta bestetik kolektibo baten parte egiten nauten ezaugarriak nabarmentzen ditut. Identitateak erlazio sorta bat dira, eta erlazio horiek aztertzea ezinbestekoa ikusten dut identitate ezberdinak ulertzeko.
Gizartean ezartzen diren harremanek  zapaltzaile zapaldu eskemari jarraitzen diote eta modu berean identitateak logika horren baitan eraikitzen dira. Eta horrek identitate hegemonikoak egotea ekartzen du, egituratutako identitateak, baliabideak dituztenak, onartuak daudenak. Hori onartzean, aldi berean, egituratuta ez dauden identitateak daudela onartzen dugu. Dikotomia honek finean gure identitatean eragin handia du, prestigiodun identitatea izateko beharra dugu baina modu berean, errekonozimendua ez duten edota zapalduak diren identitateek indarra hartzen dute errekonozimendu horren beharra handiagoa delako.

Emakumea naiz, langilea, gaztea eta euskalduna eta identitate horien berrespena era kolektiboan egiteak nire izate zapaldu hori gizarte eraldaketarako borrokan kokatzen dut. Zapalkuntza gero eta handiagoa sentitzen dudanean orduan eta indar gehiago jartzen ditut naizen horren ukapenari aurre egiten.

Identitateen onarpenen borroka horrek, kontraesanez betetako mundu batean sartzea suposatzen du , nor naiz? nor izatea espero dute? nor izan nahi dut? Identitateen errekonozimenduak eta ukapenak nola uztartu? Gizartean era kolektiboan bizitzeko ezinbestekoak dira identitateak, baina aldi berean estereotipoak indartzea dakarte.

Hezkuntza sistemak badu erronka handia galdera guzti horiei bide emateko. Hezi berri proiektutik hurrengoa jaso dezakegu:  “…Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira cultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak”

Esaldi horretan gako garrantzitsuak agertzen direla uste dut komentatutakoari erantzuten diotenak. Identitate ez egituratuen aitorpena eman behar da eta identitate hegemonikoak zalantzan jarri behar dira, zapaldu zapaltzaile logikarekin apurtze bidean.

Azkenaldian leku ezberdinetan ikus dezakegu genero identitate hegemonikoak zalantzan jartzen dituzten dinamikak, nire inguruari erreperatuz, emakumeok lanketa honetarako espazio eta bide ezberdinak bilatzean jarri ditugu indarrak eta lanketa handia egiten dela ikusten dut, baina gizonei dagokionez, azkenaldian maskulinitate ereduen inguruko hausnarketa pizten ari direla ikusten dut eta finean horrek identitate hegemonikoa zalantzan jartzea dakar.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina