2016/02/10

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen


Aniztasun sezualak gizarte gatazka ugari sortzen ditu, beldurra eragiten du hori dela eta komenigarria da ulertzea pertsonon sexu nahiz genero identitatea ez dagoela gure genitaletan, gure adimenean baizik.
Aniztasun sexuala ez da gaur eguneko fenomenoa, oso antzinakoa da eta kultura askotan gertatu izan da. Adibidez, Transexual izena 1940an hasi ziren aurrenekoz erabiltzen, kontrako sexuaren parte izanik bizi nahi zuten pertsonak izendatzeko.
pertsona guztiek ez dute abiadura berbera onartze-prozesuan, eta bide guztiak ez dira zailtasun berekoak, baina hezkuntza-komunitateak zerbait egingo badu, egoeraren azterketatik abiatu behar du, inguru hurbiletik, norberarengandik. Lehenengo zeregina izanen da aztertzea zertaz ari garen, zein hutsune egiten dugun gure eguneroko jardueretan, zeri ez diogun erreparatu, baina zuzendu nahi dugun; zer nolako ondorioak dituen esku-hartzeak edo axolagabekeriak... azken finean gure betebeharra ez ezik, gure zeregina ere bada aniztasunean oinarritutako hezkuntza ematea. Hezkuntzak ez dago esku hartze neutrorik, hau da, egiten edo ez egiten dugun orok ondorioak ditu.
Ikastetxeetako erronkak honako hauek izan daitezke:
-Ikasleak anitzak direnez, ezin dugu aurresuposatu ezer. Ikasle guztiak ezberdinak dire, eta ikasgela gehienetan LGTBIQ ikasleak baditugu. Publikatu diren inkesten arabera ikasle askok ez lioke inori esango trans, gay, lesbiana dela, eta egoera hau beldurraren eraginez da. era berean, irakasleen erantzuna zein litzatekeen ez dakitela aitortzen dute.
Beraz, erronka da konfiantza giroa sortzea gure ikastetxeetan askatasunean jokatzeko, eta askatasunean hitz egiteko ikaskideekin, irakasleekin eta familiekin. Inolako bazterkeriarik ez dugula onartuko garbi utzi behar zaie.
-Beste erronka bat dugu: familiak anitzak dira hori dela eta ezin dugu aurresuposatu ezer, familia eredu guztiak eroso sentitzeko, ezin dugu inola ere aurresuposatuko aitak eta amak osaturiko eredu baten aurrean garenik. Honek eguneroko jardunean egiten dugunaren gaineko hausnarketa suposatzen du: nola zuzentzen dizkiegun eskolako oharrak, ikasleei familiari buruzko galderak egiten dizkiegunean berdin jokatu behar dugu.
Haurreskolatik bertatik hasi behar dugu familia anitza agertzen ikasleen aurrean. Modu positiboan eta hurbilean ikasi behar dituzte familia ereduak, edozein aurreiritzi baztertuta. Familia modu zabalean ulertzen ikasi eta irakatsi behar dugu.
Honela eginda, aniztasunari erantzuna egokia emateaz gain, lgtb familiak dituzten haurren hezkuntza integralaren mesedetan ere ari gara.

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina