2016/02/07

IDENTITATEEI BURUZKO HAUSNARKETA

1. Gaiari buruzko laburpena:

Jendarte heteropatriarkalean, genero sistemak (gizona = genero maskulinoa = normala = zakila // emakumea = genero femeninoa = anormala = zakilik ez) sozietate injustua elikatzen du. Arautik kanpo daudenak identitate “desegokiak” eta “patologikoak” dira.
Identitatearen definizioan eraikuntza pertsonala eta soziala biltzen dira. Autokontzeptutik bereizten da, eta beste pertsonengandik bereiztea eta talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarri multzoa litzateke.

Sexu identitatea biologian oinarritzen da eta hermafroditak eta intersexualak sailkatzeko arazoak (bazterketak) sortzen ditu.
 
Genero identitatea pertzepzio subjektiboari dagokio, genero estereotipoekin lotutako eraikuntza soziokulturala litzateke.

Baina, zer nolako jendartea nahi dugu?  Askatasunez hezitako pertsona eraginkorrek osatzen dutena, jakina! Orduan apustu politikoa egin behar da, non “egiten duguna"k bereizten gaituen, eta ez “garena”k.



Irakaskuntza alorrean, Heziberri 2020ren dokumentuan identitatearen garapena zehar-konpetentziarekin parekatzen da. Bertan ebaluagarriak diren genero irizpidedun konpetentziak zehazten dira: komunikatzeko, ikasten eta pentsatzen ikasteko, elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako eta izaten izateko konpetentzia.

2. Balorazio pertsonala: 


Jule Goikoetxearen adierazpenei jarraituz, gaur egungo sistema patriarkalarekin eta desdemokratizazioarekin amaitu nahi badugu, pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak izaten ikasi eta lortu behar dugu.

Emakumeekiko genero-araua apurtu behar dugu,  eta horrela gizonekiko genero-araua ere apurtuko dugu.


Genero identitatearen  bazterkeriarik gabe, hainbat estereotipo desagertaraziko ditugu, eta askatasunezko elkarbizitza eraikiko dugu.

3. Heziberri 2020ko proiektuak identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat:

5.5 Izaten izateko konpetentzia
Orain arte, orientatzailearen edo irakaslearen sentsibilizazio mailaren arabera, bermatu da ikastetxeetan identitate guztien aldeko hezkuntza. Ez da modu sistematizatu batean txertatu ez Tutoretza Planetan, ezta Hezkuntza Proiektuetan ere.
 

Beraz, modu esplizitoan, eta programatuta, maila guztietan konpetentzia honen lanketa eta ebaluaketa proposatuko genuke tutoretza-lan ildo  guztietan: garapen pertsonal, besteekiko harreman, lanbide-orientazio eta ikasketa-prozesuetan.

4. Gure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak:

Ikasleekin, aste honetan bertan, genero identitatearen inguruan ibili gara. Komunetako sexu-bereizketarekin hasita. Kasu batzuetan, eskola eta institutuetako, baita leku publikoetako komunen arkitekturan atzerapausua eman dela ikusi dugu. 
Ikasle batzuk txikitan eskolako komunera elkarrekin joaten ziren, bereizketarik gabe. Denborarekin, eta nagusitu ahala, neskak nesken komunera, eta mutilak mutilenera. Gainera, mutilentzat hormetako txizatokiak jarrita daudenean, bereizketa areagotu egiten da.

Desegin dugun sinesmen faltsu bat izan da mutilek ezin dutela txiza jarrita egin. Eta beste bat, komunen erabilpena sailkatzen duen sexu-bereizketak askatasun irizpidea dela


Ondorioztatu dugu, beraz, heziketa kontua dela, eta guztiok txiza jarrita (edo zutunik) egitea eta komunen bereizketa-inposaketak arazoak sortzen dituela guztion eskubideak bermatzeko orduan.

Ikasleek hausnarketa egin dute neska sentitzen den mutilaren, edota mutila sentitzen den neskaren tokian jarrita, eta, aste honetako foroan partaide batek proposatutako EITBko “Soy una niña en un cuerpo de niño” bideoa ikusi eta landu dugu.
Beste material batzuk ere erabilgarri topatu ditugu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina