LABURPENA
*Patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programak kulturalak direla kontutan izatea garrantzitsua da; halaber, teoría feminista batzuen arabera, generoa eta sexua ere eraikuntza soziokulturala dira.
*Identitate eta orientazio guztiek eduki behar dute lekua gizartean.
*Eskolak “harremanen geografia” sortzen du.
*Enbrioiaren sexua sexu-kromosomek definitzen dutenaren baieztapena ez da guztiz egia.
*Sexu-banaketa bitarrak ez du islatzen aniztasun sexual erreala; hala ere, legalki bi aukera bakarrik daude (gizon / emakume).
*Norbait emakume, gizon edo beste modu batera sentitzen den jakiteko hoberena pertsona berari galdetzea da.
*Gizartean, pertsonari ezarri zaion sexua eta berak sentitzen duena bate ez datozenean, pertsona hori nahastuta edo oker dagoela pentsatzen da (lehen, gaixo zegoela), eta zuzendu beharra dagoela.
*Sistema heteropatriarkalak suposatzen du pertsona guztiak heterosexualak direla.
*Gorputza tresna politiko gisa erabiltzea sistema heteropatriarkalak inposaturiko mugekiko erresistentzia bidea izan daiteke.
BALORAZIO PERTSONALA
Niri gai honek ezinegona sortarazi dit. Homosexualitatea eguneroko bizitzan, ohiko harremanetan (talde batzuetan) integratuta dago, baina sexu aniztasunak, gorputz anitzak…ezkajintasuna (nire ezjakintasuna) agerian uzten dit, eta ezezagunak diren gauzak, askotan egiten duten modura, beldur pixka bat ematen dit.
Bestalde, irakurri eta ikusi ditudan testigantza batzuk (bereziki, ARRAKALAN dokumentala) bizimodu askeago baten “utopia”(¿?) hurbilago eraiki dezakegula sinistarazten dit.
IKERKETA EDO PROPOSAMENA
Alejandro Jodorowskyk Beatriz Preciadori egiten dion ELKARRIZKETA bat aipatu nahi dut. Bertan, Beatriz Preciadok sexua eta generoa “espacios plásticos” direla esaten du, eta kulturak eta politikak eraikitzen dituztela.
Gorputzaren erabilera tresna politiko gisa ere azaltzen du.
Elkarrizketan zehar (nahiz eta askotan ez utzi nahi duena lasai azaltzen), Alejandro Jodorowskyk beste pertsonen ezagutza, beste ideien eta bizipenen ezagutzaren garrantzia islatzen du. Eta uste dut hori jarrera-gakoa dela gure ikuspuntua (nirea) zabaltzeko.
DATUAK ETA ONDORIOAK
*Oraindik, 76 herrialdeetan homosexualitatea ilegala da eta 5 herrialdek heriotza-zigorra ezartzen diote.
Mundu globalizatuan gaude eta, nahiz eta urrun bizi errealitate horiek, guregan (eta gure ikasleengan) eragin handia dute: maila desberdineko pertsonak daudela pentsatzera eta desberdin baloratzera bultzatzen baitute.
*Homofobia eskolan izenburupean, Donostian emandako hitzaldi batean, Jose Ignacio Pichardo Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Gizarte Antropologian doktore eta Madrilgo Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Kolektiboko (Cogam) kideak, datu hauek eman zituen:
-Nerabeen %76k diote homosexualak balira institutuan ez luketela esango, arazoak izango zituztelako
-Orokorrean, eta estatu osoan eginiko ikerketak kontuan hartuta, nerabeen herenak inguruk jarrera homofoboak ditu. Alde ona da nerabeen gehiengoak errespetua badutela sexu aniztasunarekiko. Baina arazoa da beste %30 horrek bere legea ezartzen duela institutuan. Zergatik? Gainerakoentzat ukitzen ez dituen gai bat delako.
Eskolan “aipatzen ez dena ez da existitzen” leloa indarrean dagoela iruditzen zait.
ESKOLAREN ERRONKAK
*Gai hau azaleratu, ikusgarria egitea da, nire ustez, erronka nagusia eta larria.
* Hezitzaileon formakuntza, Irakasle-Fakultatea barne.
*Gurasoen eta, orokorki, gizarte osoaren aurrean ikustarazi aniztasunaren errealitatea eta “ez ikusiarena” egitearen eta jazarpenaren ondorioz pertsona askok bizi duten sufrimenduaz jabetzea.
Gai honen inguruan, oso elkarrizketa interesgarria iruditu zait:
Aitor Martxueta: “Homofobiaren eta bazterketaren aurkako politikak diseinatu eta aplikatu behar dituzte ikastetxeek"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina