ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN.
Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horren- bestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe –ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.
236/2015 DEKRETUA,
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio
pertsonala.
Aste honetako gaia “Identitateak
eta aniztasun sexualak” da. Honetan aztertzen dira sexu-biologikoa eta
sexu-orientazioa.
Sexu-biologikoa dela eta ,
esan behar dugu pentsamolde patriarkala kategoria dikotomikoetan oinarritzen
dela errealitatea aztertzeko.
Amaia Alvarezen esanetan sexualitateari buruzko
diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea),
genero-dikotomia (gizon/emakume) eta genero-estereotipoak
(maskulinoa/femeninoa). Dikotomia anatomikoa hain da funtsezkoa, aurkitzen ez
denean sortu ere egiten dela (adibidez intersexualei sexu bat ala bestea
ezartzen diete, dogmara egokitu ahal izateko).
Zientifiko
batzuek bi sexuen sailkapena azpimarratzen dute motza geratzen dela, normalean
kasu gehienetan hala izante da. Baina, batzuetan , ordea, errealitatea bestelakoa
da eta beste kasu batzuk agerian uzten dute.
Jose Antonio Rodriguezek garbi adierazten du:
“sexu-banaketa bitarrak ez duela islatzen
genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna, baina legalki bi
aukera baino ez daudela gogorarazi du”
Sexu-orientazioari
buruz hitz egiten badugu pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz
egiten da.
Sistema
Patriarkalak aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea.
Sexu-orientazioen
arabera beste aukera batzuk topatzen ditugu, besteak beste:
- Homosexuala: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena (lesbiana/gay).
- Heterosexuala: beste sexukoa den pertsonekiko desira duena.
- Bisexuala: sexu bereko zein beste sexuarekiko desira duena.
Dena den, genero-identitate eta sexu-aukeren errealitate
anitzak daude eta kategoria berriak sortu dira, estebaterako:
- Asexuala: inorenganako eta inolako desira sexualik sentitzen ez duena.
- Heteromalgua: heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena
- Homomalgua: homosexuala sentitzen dena baina tarteka beste sexuko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
- Pansexuala/Omnisexuala: sexu- edo genero-identitatearen gainetik pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
- Demisexuala: hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena.
Josebe Iturriozek esaten duen moduan:
“zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez
du esaten zer zaren.”
Beraz, kontuan hartzen baditugu identitatea eta
aniztasuna , biak batera.
Pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko
ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa
da munduan dagoen aniztasun anitza.
Aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean ikustezina geratzen da
edo agertzekotan, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela.
Hori dela eta, eremu batzuetan, estebaterako :
“hezkuntza-eremuan sarritan modu berdinkidean
aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk”
Aurrekoa
kontuan izanda, topa ditzakegu hurrengo errealitatea:
- LGTBIQ+ ERREALITATEAK
- LESBIANISMOA HAUTU POLITIKO IRAULTZAILE MUGIMENDUA
- TRANS* AK
Bestalde, feminismoen barruan, “gorputza” oso garrantzitsua da aldarrikapen eremua delako.
Ikusten dugunez, sistema patriarkalak modu
batean edo bestean eragina handia du.
Alde batetik, sexu-biologikoa sailkatzeko, arra
edo emea.
Beste aldetik, orientazio sexuala bideratzeko
edo aukeratzeko modu bakarra dago “heterosexualitatea”.
Baina, errealitatea ezberdina da eta Aingeru
Mayorrek esaten duen moduan :
“Haurra jaiotzen denean, sexua ezarri beharrean, iragarri egingo
genuke, argi izanik iragarpen bat egiten ari garela, hori onartu, eta agirietan
hasieran jarritakoa aldatu egingo genuke, etxebizitzaz aldatzen garenean
helbidea aldatzen dugun bezalaxe.”
Hori dela eta, eta identitatearen definizioa kontuan hartuta
aniztasun sexual anitza sortzen da, eta denok izan behar dugu gure lekua, inor
baztertu gabe.
Asken finean:
Sexu-eskubideek eta Yogyakartako printzipioek
aldarrikatzen duten bezala
“sexu-orientazio eta genero-identitate guztietako gizakiek giza eskubide guztiak izateko eskubidea dute”.
“sexu-orientazio eta genero-identitate guztietako gizakiek giza eskubide guztiak izateko eskubidea dute”.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
Aipatzekoa da:
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Hurrengo txostenean topa ditzakegu datu ezberdinak besteak beste
AFEKTIBATATE ETASEXU-ANIZTASUNA BIGARREN HEZKUNTZAN:EGOERARI BURUZKO TXOSTENA
ANALISI KUANTITATIBOA
Zein
mailatan onartzen da sexu aniztasuna ikasgeletan? Jarraian, 1.223 ikasleko
populazio batetik ateratako 522 ikasleko lagina estatistikoki tratatu ostean
lortutako emaitzak eskaintzen ditugu. Lagina ausaz aukeratu dugu.
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Erronka izan behar da sexu-identitate aniztasuna errespetatzea.
Horretarako landa daitezke, hurrengoa:
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du.
- Heteronormatibitatetik aldentzen da.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du
- Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina