Identitatea beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Kontzeptu hauek desberdin ditzakegu :
Kontzeptu hauek desberdin ditzakegu :
Sexu-identitatea: Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena: arra ala emea.
Genero-identitatea: Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da.
Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio.
Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio.
Genero-adierazpena: Raquel (Lucas) Plateroren hitzetan hau da: “eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu ezberdinak.
Genero-kategoriak ondorio esanguratsuak izan ditu ikerketa feministetan: ondorio teorikoak eta metodologikoak, kontuan hartu beharko ditugunak hezkuntzan esku-hartzeetan. Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute. Identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.

Genero-identitatearen garapenean faktore asko daude. Kulturak, gizarteak eta banakako faktoreak eragileak dira, beste batzuen artean adina, maila sozio-ekonomikoa, gizartean eta lan munduan partaidetza, eta abar. Horien arabera genero-identitateen aldaketa ikusiko da ere bai.
Heziberri 2020ren ustez hezkuntzan ikaste-irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuko gara.
Genero-identitatearen garapenak konpetentzia guztien garapena zeharkatzen du gure gizartean, konpetentzia guztietan generoa aldagaia delako.
Pilar Colásek bere artikuluan "La construcción de la identidad de género: Enfoques teóricos para fundamentar la investigación e intervención educativa" dio Identitatearen garapena prozesu dinamikoa da zeinak bilakaera maila desberdinak dituen denboraren zehar. Nik uste dut hezkuntzako eragile guztiok identitatea horrela ulertzea ezinbestekoa dela. Horrela ulerturik, pertsonak subjektu bezala har baititzakegu; subjektu askeak norberak erabakitzeko zer izan nahi duen, jakiteko hori izateko behar duena eta non dauden genero- eta bestelako mugak, eta subjektu eraginkorrak norbere eta besteen errealitatea eraldatzeko bideak jorratzeko. Hori da azken finean nor subjektu politikoa izatea, identitatearen garapen askerako ezinbestea.
Balorazio pertsonala

Heziberri 2020: identitatearen garapena eta hori bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoa
Heziberri 2020 proiektuan hau islatzen da identitate garapenaren inguruan: beste kultur adierazpen horiek elementu positibotzat aztertu eta ikasiko dira, norberaren kultura aberastu, mundura zabaldu eta ikasleari bere nortasuna (identitatea) edo nortasunak (identitateak) eraikitzeko aukera ematen diotenak, bizitzako esperientzien eta ibilbidearen arabera.
Miguel Santosek "Curriculum coculto y construcción de género en la escuela" artikuluan aipatzen du: Charo Altable (1993), analizando los procesos de construcción del género en la escuela, define así la noción de currículum oculto: El conjunto de normas y valores inconscientes de conducto, aprendidas en la primera infancia y perpetuadas después en la escuela a través de los contenidos y sobre todo a través de los comportamientos, actitudes, gestos y expectativas diferentes del profesorado respecto a los alumnos y a las alumnas".
Identitatearen garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena:
- Irakasle guztiek identitatearen garapenaren ezaugarriak ezagutu behar dituzte ikasleok estereotiporik gabeko identitate integrala garatzeko aukera dutela bermatzeko.
- Identitateen garapenerako lagungarriak diren estrategiak aurrera eramaten dira. Hala nola:
- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Proiektuan identitate guztien aldeko hezkuntzaren aldeko adierazpena agertzen da.
- Araudian jasotzen da sexu-identitatea edota genero-identitateagatik egindako erasoen kontrako jarraibideak.
- Tutoretza Planaren helburuen artean zehazten da gaia. Burutzen diren ekintzak genero-estereotipoak apurtzeko diseinatuta daude.
- Identitateen garapenean genero- eta sexu-mugak gainditzeko borrokatzen duten kolektiboekin lankidetza dago.
- Genero- eta sexu-identitateen inguruan ditugun sinesmen faltsuak identifikatzeko ekintzak antolatzen dira.
Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Hori egiteko desegin behar izan diren sinesmen faltsuak
Nire laneko esparruan genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak hauek dira:
Lanbide Heziketako zentroko industria arloko zikloetan nesken presentzia gero eta handiagoa dela oraindik txikia ba da ere. Hau horrela izateko, industria arloko lanak gizonei baino ez dagozkiela pentsatzea gainditu behar izan da.

Horretaz gain, materialetan eta webean hizkuntza egokia, ez sexista, hezkidetzailea erabiltzen da. Hori lortzeko, hizkuntzak ez direla sexistak horien erabilpenak baizik, pentsatzea gainditu behar izan da.
Materialetan emakumeen zein gizonen laneko egoerak agertzen dira. Era horretan emakumeak ere identifika daitezke lan egoera horietan beraiek balira bezala.
Ikasle guztiek beren burua (sentimenduak, nahiak, ideiak …) nahi duten moduan azaltzeko askatasuna dute ikaste-irakaste prozesuan. Gainera, beren ibilbideaz hausnartzeko, jabetzeko eta hautatzeko baliabideak dituzte. Izan ere, foro desberdinetan eta irakasle eta orientatzailearekin aukera daukate horretarako.
Era horretan izateko, mundua bi kategoriatan, emakumeak eta gizonak, dagoela banatuta sinesmen faltsua gainditu behar izan da. Baita pertsona guztiok beren identitate integrala garatzeko eta adierazteko aukera eduki behar dutela ere.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina