PARTAIDETZA ERE POLITIKA DA
Partaidetza parekidea lortzeko
ezinbestekoa deritzot haurrak eta nerabeak klabe horietan heztea. Herritar gisa
dituzten eskubideak eta betebeharrak zein diren jakiteko eta horiek praktikan
jartzeko ezinbestekoa da horretan trebatzea.
Jaiotzen garenetik irakasten
digute zuzenean edo zeharka gure genero
sozializazioa zein den. Generoari atxikitzen zaizkion estereotipoak eta rolak
barneratzen ditugu eta horren arabera sozializatzen gara. Horren araberako
hizkera, gorputz hizkuntza eta kodeak erabiltzen ditugu.
Hain zuzen ere komunikatzeko
erabiltzen ditugun kodeek posizionatzen gaituzte gure ingurunean eta horrek,
era berean, besteen parte hartzea baldintzatzen du. Izan ere, parte hartzen ere
ikasi egiten da. Erakusten digutenaren arabera ikasten dugu. Hemen ere kodeak
daude eta orokortasunetik hitz eginda, ezberdin parte hartzen dugu neskek zein
mutilek. Bakoitzak ere generoari dagozkion ezaugarrien arabera hartzen du
parte.
Mutilek segurtasun gehiagorekin
hitz egiten dute, ahotsaren tonoa ere altuagoa da eta espazioaren erdiguneak
okupatzen dituzte. Espazio publikoan erosoago moldatzen dira eta segurtasuna
sentitzen dute pentsatzen duten hori adierazteko.
Orokortasunetik at, badira
erosotasuna sentitzen ez duten mutilak ere edota erabateko erosotasuna
sentitzen duten neskak. Zenbaitetan, sistemak edo gizarteak ezarritako arau
horiek jarraitzen ez dituzten mutilak zigortuak izaten dira eta, horren ondorioz
sortutako segurtasunik ezak autoestimuan eragiten du. Horrek zuzeneko eragina
dauka erabakiak hartzean, jendartean posizionatzeko garaian edota iritzia
ematerakoan.
Beste hainbatetan, rol
maskulinoak hartzen dituzte neskek espazio publikoan errespetatuak izan
daitezen.
Ezinbestekoa da, beraz, haurrei
eta nerabeei parte hartzen erakustea. Beren iritzia garatzen lagunduko die,
eta, horrez gain genero sozializazio deseraikitzen lagundu dezake.
Hori baita modua, herritar
ahaldunduak eta kontzientziatuak edukitzeko.
Aurreko urteko ikastarokideak
dioen moduan, partaidetza kontu politikoa da. Erabakiak kolektiboan hartzeko
eta herritar orok partre hartzeko segurtasuna izateko pertsona orori eman behar
zaio protagonismoa. Horrela ezean ezkutuan daude hainbat kolektibo, existituko
ez bailira bezala, eta, beraz, gizon, zuri, heldu eta heterosexualek jarraituko
dute protagonismoa izaten eremu publikoan.
Parekidea
Ahalduntzea
HarRemanak
Taldea
Aktiboa
Identitatea
Desioa
Ezagupena
KontzienTziazioa
Zaintza
Askatasuna
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina