Guztion
ardura da gizarte hezkidetzaile baten alde egitea, neska-mutilen bakantasuna
onartzen duen heziketa bermatzea, pertsona guztiak parekidetasunean eta
diskriminazio ezean heztea, ikasleei estereotipo eta diskriminazioei aurre egiteko
tresnak ematea.
Ikastetxearen hezkidetza-eredua
egiteko gida
argitaratu zuen emakundek 1997an, horretarako kontutan izandako iturburu
soziologiko, psikologiko, pedagogiko eta epistemologikoek baieztatzen dute,
besteak beste, historian zehar garatu diren hezkunzta ereduak sistema
patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren
hierarkizaioan oinarritu izan direla, non gizonek makronortasuna, neurriz
kanpoko autoestimua garatzen dituzten eta emakumeek aldiz bere burua gutxiezten
duten.
Errealitate
honi aurre egiteko ezinbestekoa dugu ikastetxeetan diagnostiko on bat egin,
edukiak, metodologia eta materialak aztertu, hezkidetzaileak diren materialak
sustatu eta ez direnak ahal bada baztertu eta bestela moldatu, ordezkatu edo
ikuspegi kritikoz aurkeztea.
Uste dut
sistematikoki materiala hezkidetzaturik ez egotearen arrazoiak bat baino
gehiago direla; formakuntza eta sentsiblizazioa beharrezkoak dira, naiz eta
diskurtso hezkidetzailea barneratuta izan, teoria hori praktikara eramateak lan
asko eskatzen du, eta ez lan indibiduala, koordinatutako talde lana baizik. Ordu
asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude
gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia
aldatzeko?
Hezkidetza
ikastetxe gehienetanmahai gainean dagoen lana dirudi, orain arte lortutako lanen
barruan sartuko nuke, hala ere, sentsibilizazio eta formazio lan hori
praktikara pasatzea falta da, metodologia eta edukiak egokitzea, espazioa
egokitzea, emakumeak bisibilizatzea, hizkuntza ez sexista eta ez bortitza
erabiltzea... Guzti hau praktikara eramaten duten ikastetxeak ere izango dira,
gurea ere saiakera egiten ari da, hala ere irakasle guztien arteko koordinazioa
behar da, guztien inplikazioa. Pausoz pauso!
Iazko post
bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina