2017/01/23

JAKIN, AHAL eta NAHI: PARTE-HARTZE INDIBIDUALA ETA KOLEKTIBOA



Norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria baldin bada eta jendarte eraldaketarako zein herri bat eraikitzeko oinarrizko tresna, non dago emakumeen partaidetza? 

Baina, zer ulertzen dugu dela parte hartzea? Zergatik aurkitzen ditugu batzuetan hainbeste zailtasun partaidetza sustatzeko? 

Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko bat argitaratu zuten 2014an Berritzegune Nagusian, "GUREKIN BADA, IZANGO DA" izenburupean. Bertan, aurkezpenean azaltzen duten moduan, DBH eta Batxilergoko irakasleei zuzendutako materialaren artean hainbat tresna biltzen dira ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko, gaitasun horien bitartez errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun bat garatzeko konpromisoa hartuta. Neskekin lantzeko bereziki egokia, behar duten jakintza eskuratzeko, ahalmena garatzeko eta nahia pizteko.

Interesantea iruditu zait, baita ere, Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesuaren berri emateko egindako bideo hau:

.



Eta zer gertatzen da partaidetza egon denean, jendartean modu aktiboan aritu direnean, ekintzaile, sortzaile, egile bikainak izan direnean, ospea hartu duten garai bereko gizonezko asko baino lan hobea egin dutenean eta, hala ere, aitorpena jaso ez dutenean? Historian zehar ikusi dugu horrelako kasu ugari daudela emakumeak daudenean medio, baina agian mugimendu berak erakutsi zuen modernidadeagatik edo, oso harrigarria iruditzen zait beraien garaiko soziedadean parte hartze hain bizia izan zuten 27. Belaunaldiko emakumeen ekarpenak isilaraziak izatea. LAS SINSOMBRERO dokumentalak, gai honen inguruan beste ikuspegi bat zabaltzen digu, zorionez.


.



Gaurko jardueren galderetan zentratuz,
1.- Hau da proposatzen dizuedan akrostikoa
2.- iazko ikastarokideen artean, Maisazoen posta aukeratu dut,  PARTAIDETZA PAREKIDEA IZATEKO ESKUBIDEA DUGU  izenarekin argitaratutako dokumentua ondo landuta egoteaz gain, sakon jorratzen duela gaia iruditzen zaidalako.


3.- Inguruan behatutako aspektu interesantea, egun hauetan, hain matxista, arrazista, klasista eta xenofoboa ageri den Estatu Batuetako TRUMP presidentearen kontra EMAKUMEEK ANTOLATUTAKO MARTXA ERRALDOIA  aipatu behar dela uste dut. Gai izan dira presidente beraren izendapen ofizialera hurbildu ziren baino hiru edo lau aldiz jende gehiago hurbiltzea hurrengo egunean protesta gisa toki berera. Asteburuan jarraitu egin dut albistea eta emozionatuta sentitu naiz, noraino egiteko gai garen baieztatzerakoan, zenbat indar dugun eta zein ondo antolatzeko ahalmena. Gehiagotan erabili beharko genukeela pentsatzen dut. Gaur gustatzen zait arrosa kolorea. Pila bat.

.


4.- Eta inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen baliabide bat gomendatzeko garaian, HAUR ETA NERABEENTZAKO PLANA LANTZEKO ESPARRU PROGRAMA tresna garrantzitsua izan daitekeela pentsatzen dut, gogotsu helduta etekin ateratzeko modukoa, parte hartzeko printzipioak ondo beregana ditzaten eta, horien bitartez, bakoitzak bere iritzi propioa eraiki eta askatasunez adierazteko eskubidetik hasita. eragile aktiboa bihurtzea lor dezaten beraien inguruko jendartean.  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina