CURRICULUM
ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAEN INGURUAN HAUSNARKETA
Ikasten eta irakasten dena osatzen
duten elementuen multzoa curriculum-edukia da. Curriculumaren izaera
hezkidetzailea bermatea ezinbestekoa da. Horretara hezkuntza curriculumak
hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan
iturburuak kontuan hartu behar ditugu.
-Iturburu
soziologikoa.
Iturburu hau kontutan hartuta eta
genero-azterketaren arabera, gizarte antolamendua banatuta dagoela ikusten da.
-Maskulinoa eta
femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira.
-Genero
hierarkizazioaren ondorioz,gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
-Esparru publikoa
hierarkizatu egiten da,esparru pribatu-etxekoarekiko.
-Iturburu
psikologikoa.
Sistema patriarkalean,hainbat teoría
psikologiko legitimatu dira,guztiek hezkuntzan eragina handia izan dutela.
Maskulinoa dena gehiegi baloratzen da eta femeninoa aldiz,oso gutxi.
Horrela,mutikoak eta gizonek
makronostasuna,neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen
dituzte,eta neskatoak eta emakumeak,ordea,genero nortasuna garatzerakoan, “emakumezkoak”
izateagatik bere buruak gutxietsi egiten dituzte.
-Iturbur
pedagogikoa.
Historian zehar garatu diren
hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino
eta femeninoaren hierarkizazioan
oinarritu izan dira.Baina,hezkuntza interbentzioen helburu nagusia,ikasleek
ikaskuntza esanguratsua egitea izan behar du.
Eta hezkuntzaren helburua
berriz,pertsonak gizartera egokitzea ,hau da, bakoitzak zer den jakin dezan eta
errealitatea nola behatu,epaitu eta aztertu behar duen ikus dezan.
-Iturburu
epistemologikoa
Jakintza akademikoa izan da, hain
zuzen,gizarte-sistemak baliozkotzat hartu izan duten bakarra.
Inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak
onartu. Horretaz,historia partziala eta desitxuratua da,gizarteriaren erdia
baztertuta geratu bada eta gizoneskoen ikuspuntu hutsetik interpretatu baita.
Honekin
lotuta, iaz,Galiziko emakume zientzilariekin
egin zen iniziatibaren berri ematen dizuet
ZERGAITIK DA HAIN ZAILA CURRICULUMA ETA
BALIABIDE DIDAKTIKOAK HEZKIDETZATURIK EGOTEA?
Historian zehar garatu diren
hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino
eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek
eragin handia izan du hezkuntzan.
Ikaskuntzen alderdi
afektiboa alde batera utzi izanak era,
badu zailtasun horretan zerikusia.
ERRONKAK
Lortu dugu erakunde
desberdinak baliabide didaktikoak sortzea.
Erronkak
Hezitzaileok, hezkuntzan
erabiltzen ditugun baliabideak ez ditugu,ikuspegi hezkidetzailetik aztertu eta ez ditugu zalantzan
jarri.Horregatik baliabide horien diagnosi bat egitea,eta ondoren erabaki
batzuk hartu beharko genituzke.
Baina guzti hau,aurrera
eraman ahal izateko,hezitzaileok, hezkidetzari buruzko formazioa jaso behar
dugu.Betaurreko moreak jantzita edukitzeak,zer esan nahi duen jakin beharko
genuke.
Irakasle eta ikasleak
hezkidetzari buruz kontzientziatzea lortu beharko genuke.
Iazko ikastarokieen post bat
aukeratzerakoan,Arantza Leiza rena aukeratu dut, oso konpletoa iruditu zait
bere aurkezpena, eta asko lagundu dit nirea egiteko garaian .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina