2017/01/23

EMAKUMEON PARTE HARTZEA KOLOKAN?

“Hegaztiek hegal bakar batekin hegan egin ezin duten bezala,
espaziorako hegalaldiek ez dute aurrera egingo
emakumeen parte hartze aktiborik
gabe.".
Valentina Tereshkova


Azkenengo hamarkadetan partaidetza eta generoa batera ikusten dira hainbat diskurtsotan. Hala ere, askotan ikusten dugu, partaidetza zein genero ikuspuntua itxura besterik ez dela izaten, ordezkatu omen nahi dituztenen interesak ez direlako inondik inora azaltzen.

Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari dela ikusten da, baina horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik. Ez da nahikoa emakumeak eta gizonak egotea, ez da nahikoa oso diskurtso ausarta izatea edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea.

Zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin.

Emakumeen partaidetzarako zailtasunak eraldatzeko, hasierako urratsa da zailtasunez ohartzea.

Parte hartzeko zein arazo dituzten emakumeek kontuan izanik, bestelako partaidetza bat eraiki
beharra dago.

Izan ere, azken urteetan emakume gisa parte hartzeko hainbat zailtasun sumatu ditut eta bestelako partaidetza bat eraikitzen saiatu naiz. Hona hemen nire testigantza:


“Nik argi daukat, emakumeon partaidetza ez dela onartzen, ez behintzat elkarte, udal, eskola, komunitate, … guztietan. Ni baserriz osatutako mendi aldeko auzo txiki batekoa naiz eta bertako elkarteetan aktiboki parte hartzen dut. Bertako gizonek parte hartze hau ez dute baloratzen, ordea.

Azkenengo bileran negarrez atera nintzen, sorgina eta agintaria nintzela entzunda. Baina, hau ez da nire parte hartze sozialaren ondorioz, negar egiten dudan aldia. Auzoko jaiak antolatzerakoan ere, koordinazio lanak inork burutu ez bazituen nahi ere eta niri egokitu bazitzaizkidan ere, jaiak bukatu eta bi astera herriko plazan auzoko gizon batek oihu egin zidan, baita mehatxatu ere. Gizon honek ez du elkartean parte hartzen, izan ere, bere aburuz ez du lanerako sasoirik, baina oraingo gazteok (emakumeok) beraiek sortutako ezin dugu eraldatu, bizi diren bitartean beraiek agintzen dutelako. Momentuan negarrari eutsi nion eta ez zela ez tokia ez modua eta hurrengo batzarrean ikusiko ginela esan arren ere, etxera heldu orduko negarrari eman nion.

Hurrengo batzarra ere ez da izan toki egokia hitz egiteko, iritziak plazaratzeko, akordioetara heltzeko, …  Izan ere, batzarreko txandak ez ziren errespetatu, guk(emakumeok) esandakoa ez zen kontuan izan, …

Are gehiago, hartutako erabaki bakanak bertan behera geratu dira, denbora tarte batean auzoko bi emakume horiek aurrera ateratzeko lan eta lan ibili bagara ere. Izan ere, auzoko gizonak barraren inguruan elkartu, emakumerik gabe, eta emakumeak bultzatutako erabakiak bertan behera uztea erabakitzen dute. Beraientzat emakumeon interesak eta beharrizanak ez daukate garrantziarik, bigarren mailakoak dira.

Egoera honek errudun eta etsipen sentimenduak sortarazten dizkit. Egoera hau modu pertsonalean bizi izaten dut. Gainera, botereari beldurra ere badiot, hainbat alditan gauzak aurrera atera nahi izatean, erabilitako botereaz beldurtzen naiz, maskulino bihurtzen ari ote naizen galdetuz neure buruari “

Hala ere, zenbait tokitan emakumeen parte hartzean eraldaketak ematen ari direla jabetzeak poza ere ematen dit. Hala nola, Eskoriatzanneska-mutilak irtengo dira kantu-eskean eta dantzan, lehen mutilek bakarrik parte hartzenbazuten ere. Bilakaera hori nola gertatu den erakusten duen bideo laburra ikus dezakezue:


Gure auzoko emakumeok dugun borroka, parte hartzeko parekidea izatea, gure ondorengoa ez dezaten izan, inguru hezitzaileetan ondorengo baliabide hau oso erabilgarria da: "Partaidetza: Gurekin bada, izango da".

Honez gain, hona hemen Bego Mentxakak iaz idatzitako posta, "Emakumeen partaidetza, partaidetza parekidea?", bertan hainbat baliabide eta euskarri aurkitu ahalko baitituzue.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina