2018/10/23

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN


Galdetegia  wsapeko hiru taldetara bidali nuen, emakumeak soilik gauden taldeetara. Horietako % 75ak  irakaskuntzarekin  lotura zuzena du. Sei pertsonak (heren bateak) erantzun zidatena hauxe izan zen:

Ezaguna da hezkidetza?
Zer da hezkidetza?
Zein dira bere jarduera-ildoak?
Ezaguna da hitza, praktika ez oso ohikoa.
Generorik gabeko hezkuntza da, era globalean azalduta.
Eskolako materialak (ipuinak,marrazkiak, testuak,..) zein erabiltzen dugun ahozko hizkuntza hezkidetzan oinarritze.
Bai
Gizon emakumeak berdintasunean heztea, bakoitzaren berezitasunak eta ezberdintasunak hartuta.
Generoa hartu  beharrekoa da eta honela balore etikoetan heztea, indarkeria alde batera utziz.
Bai
Gizakiok berdintasunean heztea
Pertsonak sentsibilizatzea da, gizon zein emakume jaio arren, denok hezi behar garela pertsona bezala. Gizarteko eragile guztien beharra dago.
Bai baina ez behar bezain hainbeste
Neska mutil esteriotipak gabe heztea da.
Generoari erreparatu gabe, edozein pertsonei aintzakotzat hartzea.
Bai
Heztea berdintasunean sexu desberdintasunik gabe.
Gizartean pertsona bati bere balio ematea sexua kontuan hartu gabe.
Bai
Heziketa sexuen arteko berdintasunean sexu bereizketagatik diskriminazioa saiezten duena.
Jarrera aldaketan oinarritutakoak.


ONDORIOAK:

  • v  Hezkidetza hitza ezaguna izan arren, azaleko praktika dugu. Sentsibilizazioa benetan gutxi batzuek dute. Zein izan da hain gutxik erantzuteko arrazoia? Ezjakintasuna? Hitz potoloa iruditzen zaigula?

  • v  Gizarteko eragile guztiak behar ditugu. Horretarako informazioa eta formazioa ezinbestekoak dira.

  • v  Jakintza garrantzitsua da baina “jakin egiten” ere. Hau da, konpetenteak izaten lortu behar dugu.



Hau da nire lelo digitala: Hezkidetza denon ataza




Nire ustez,  Hezkidetza lantzeko  bost arrazoiak ondorengoak dira:


  • v  Hezkidetza hezitzailea denon ardura delako. Gizarteko eragile guztiak kontzientzia hartu behar dugu.

  • v  Adin guztietan lantzeko beharra dagoelako. Haurtzarotik  hasita rolak eta esteriotipak apurtu beharrean gaude. Hauen transmisioari buruzko hausnarketaren beharra dugu.

  • v  Ikasketak eta aukera profesionalak hautatzerakoan, oraindik, genero agindupean  daudelako.

  • v  Askatasunean eta berdintasunean oinarritutako harreman afektibo-sexualak lortu behar ditugulako.

  • v  Parekidetasuna, elkartasuna eta askatasuna helburu izan behar ditugulako.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina