Sexu-genero sistemari buruz nire inguru hurbilean hausnartzerakoan
zaila egiten zait eremu zehatz batzuk aukeratzea, hala ere, 3
esparrutan gertatzen dena adieraziko dut.
1.- Lagun bat zerbitzaria da eta genero estereotipoetan ez da
sartzen, besteak beste, emakumea delako eta ez delako depilatzen.
Honek (harrigarria badirudi ere) gatazkak sortu izan ditu inguruan.
Nagusiki, bezeroen nazka aurpegiak besapeko ileei begira begira
geratzen diren bitartean eta batzu batzuen komentarioak, eta noski,
bere lankide mutilei gertatzen ez zaien gauza bat da.
2.- Lagun batek jada ia 50 urte ditu eta askotan galdetzen diote ea
ez al den damutzen haurrak ez izatez, berak, noski, ezetz esaten du eta
oso harro dago bere erabakiaz.
3.- Ludotekako haur bat, taldekideei kontatzen hari zitzaigun bere aitak
istripu larri bat izan zuela eta min handia hartu zuela. Beste batek
galdetu zion “eta negar egin al zuen?” eta kontalariak zera
erantzun zion “bai zera! Nola egingo du ba negar aita batek!!”.
Eztabaida polita sortu zen, nire aitak negar egiten duela esan
nionean bera piska bat deskolokatuta geratu zen baina besteak
“noski, zergatik ez ba?” erantzun zuten.
Eta hemem doa nire egunerokotasunean sexu-genero sistema eta
estereotipoak lantzeko proposamen bat: deskolokatzen gaituzten
irudiak erakutsi haur zein nerabeei, adibidez, gizon bat negarrez, gizon bat balleteko
tutua jantzita dantzan, neska bat saskibaloian jolasten eta besazpiko
ileak agerian dituena...honen inguruko eztabaida bideratu dezakegu
ondoren. Egoera honetan egon daitekeen arazoetako ba zera da,
denbora, ikastetxeetan behintzat alderdi akademikoa lantzen
zentratuta gaudenean faltan dugun gauza preziatu hori! Beraz, akaso,
tarte bat eman beharko genioke garrantzitsuak diren gauza hauek
lantzeari ezta?
Beste taldekideen postak irakurtzen hai nintzela, F!ONAren sarrera honekin geratu naiz, hasieran, asanbladetan izan duen sentimendua askotan bizi izan dudalako nik eta mutilak noski, ezer arrarorik ez dutelako sentitzen, zu txiki txikia sentitzen zaren bitartean. Eta, Lo-ren historia kontatu duenean, bihotzak jauzi bat egin dit, aspaldi ez dudala Lo ikusi eta ilusio handia egin dit!!
Hemen abestitxi bat, La Otra-rena, estereotipoez ari dena!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina